«Norbera beste lankideen gainean bermatuz, Amara altxatzen». Amarapedia |
|
Nola parte hartu
Amarapedian edonork parte hartu dezake!!! Garrantzitsuena ez da informatika ezagutza, gogoa eta auzoarekiko jakin-mina baizik. Modu askotara parte har dezakezu:
Artikuluak
- Sortu artikulu berriak
- Hobetu dagoeneko sortuak dauden artikuluak
- Proposatu artikulu berriak
- Erreferentziazko materialak eskaini
Argazki zaharrak berri
Amarari buruzko argazkiak bildu nahi ditugu, zahar zein berri. Etxean dauzkazunak ekarri eta guk eskaneatuko ditugu. Kopia digitala izateaz gain gainerako guztiekin partekatzeko aukera izango duzu.
Bestela ere, argazkiak behar ditugu, argazki pila, zubiak, eraikinak, kaleak, geltokiak.... Argazki kamera duzu? Zure mugikorrak kamera dauka? Baiezkoa bada,lagun gaitzazu auzoaren argazkiak ateratzen.
Amaran Hamaika Hizkuntza
Euskara ez dela zure ama hizkuntza? No problem!! Ikusi Amarari buruzko artikuluak eta itzuli zati bat zure ama-hizkuntzara! Eman dezagun Amara ezagutzera bertako hizkuntza guztietan. Horretarako 11 oinarrizko artikulu prestatu ditugu auzoaren ezagutza ahalik eta hizkuntza gehienetan barreiatu dadin.
Hasi ezagutzen Wikipedia
Laguntza:Edukiak |
Ikusten duzu "aldatu" goialdean? Wikipedian, akatsak zuzendu eta informazioa osa dezakezu artikulu gehienetan!
Zer da Wikipedia?
Wikipedia entziklopedia aske bat da, erabiltzen dutenek idazten dutena. Wiki izena duen diseinuaz eginda dago, lankidetza sustatzeko. Une oro jende asko ari da Wikipedia hobetzen, ehunka aldaketa egiten dituzte orduro. Aldaketa guztiak orri bakoitzaren «Historia» atalean gordetzen dira (orri bakoitzaren goialdean, eskuinean, «Ikusi historia» klikatuz iritsiko zara horra), eta aldaketa berrien zerrendan ere bai. Proiektuari buruz gehiago ezagutzeko, ikus Wikipediari buruz.
Nola lagundu dezaket?
Ez izan beldurrik editatzeko: edonork alda dezake ia edozein orrialde! Bilatu ezazu hobetu beharreko artikuluren bat, eta osatu (adibidez, zuzendu gramatika edo ortografia, edo gehitu datuak). Informazio gehiago gehitu nahi izanez gero, mesedez ipini erreferentziak, jarritako informazioa egiaztagarria izan dadin. Aldaketa garrantzitsu bat egin behar duzula uste baduzu, aurretik esan ezazu dagokion eztabaida orrian.
Gogoan izan: ezin duzu Wikipedia suntsitu; aldaketa guztiak desegin daitezke, eta ondoren hobetu. Wikipedia inperfektua da.
Zergatik ez egin aldaketa bat orain?
- Sakatu hemen proba orrian aldaketak egiteko. (Aurretik testua baldin badago, testuaren amaieran gehitu.)
- Idatzi testu bat.
- Sakatu behealdean dagoen «Erakutsi aurreikuspena» botoia, zure aldaketa ikusteko; eta sakatu haren ezkerrean dagoen «Gorde orria» botoia, behin aldaketak ikusi eta ondo daudela egiaztatuta.
Tutoriala | Editatu | Formatua eman | Barne estekak | Irudiak | Erlazionatutako guneak | Kanpo estekak | Eztabaida orria | Kontuan izan | Izen-ematea | Amaitzeko |
Ongi etorri Wikipediako Tutorialera!
Hemen wikipediaren inguruko oinarrizko informazioa jasoko duzu. Tutorialeko orrietan estilo-gida, wikipediako komunitateari buruzko informazioa eta politika garrantzitsuenak agertuko dira besteak beste.
Aurkitzen duzun informazioan sakontzeko, gomendatzen dizugu tutoriala ez uztea eta aparteko orri batean irekitzea interesgarria den informazioa. Beste aukera bat fitxa bidezko nabigazioa da; zure nabigatzailearen arabera, denek ez baitute aukera hau. Edo bestela, irakurriko dituzu geroago. Gogoratu hau tutorial bat besterik ez dela.
Nahi dituzun ordenan irakurri ahal dituzu tutorialeko orriak. Hemendik, goitik behera jarraitzea gomendatzen dizugu, ez dezazun utzi atalik irakurri gabe. Agian lagungarria izan dakizuke ikasi ahala probak egitea proba orrian. Ez zaizu ezer leporatuko bertako aldaketak direla eta.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.