Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Who Framed Roger Rabbit (euskaraz Nork xaxatu du Roger Rabbit) 1988ko Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariaren marrazki bizidun filma bat da. Gary K. Wolf idazlearen Who Censored Roger Rabbit? eleberrian oinarritua dago. Bertan, gizakiak eta marrazki bizidunak elkar nahasten dira. Filma honetan Bob Hoskins, Charles Fleischer, Kathleen Turner, Joanna Cassidy, eta Christopher Lloyd aktoreek antzeztu zuten.
Who Framed Roger Rabbit | |
---|---|
Alan Silvestriren filma | |
Egilea(k) | Alan Silvestri |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Who Framed Roger Rabbit |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Neo-noirra, Buddy filma, crossover fiction (en) , fantasiazko filma, animazio filma aktoreekina eta film komikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Who Censored Roger Rabbit? (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles eta Hertfordshire |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Zemeckis |
Gidoigilea(k) | Jeffrey Price Peter S. Seaman (en) |
Antzezlea(k) | |
Bob Hoskins (Eddie Valiant (en) ) Christopher Lloyd (Judge Doom (en) ) Stubby Kaye Joanna Cassidy Alan Tilvern Richard LeParmentier Joel Silver Richard Ridings Billy J. Mitchell (en) Edwin Craig Mike Edmonds (en) Kathleen Turner | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Frank Marshall Robert Watts |
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment Touchstone Pictures Walt Disney Animation Studios Silver Screen Partners (en) |
Ekoizle eragilea | Steven Spielberg Kathleen Kennedy |
Edizioa | Arthur Schmidt |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Silvestri |
Argazki-zuzendaria | Dean Cundey |
Jantzi-diseinatzailea | Joanna Johnston (en) |
Langileak | Betsy Brantley |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | Hugo Award for Best Dramatic Presentation (en) Efektu berezi onenen Oscar Saria 61. Oscar Sariak Muntatze onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Soinu edizio onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak |
Nominazioak | Argazkigintza onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Dean Cundey Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Elliot Scott (en) , Peter Howitt (en) Soinu onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Robert Knudson (en) , John Boyd (en) , Don Digirolamo (en) , Tony Dawe (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Arthur Schmidt Soinu edizio onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Charles L. Campbell, Louis Edemann (en) Efektu berezi onenen Oscar Saria 61. Oscar Sariak Ken Ralston (en) , Richard Williams, Edward Jones (en) , George Gibbs (en) |
Bideoa | YouTube |
Filma hau estatubatuar marrazki bizidunen aro modernoaren mugarri izan zen, aro hau 1980ko hamarkadaren erdialdea eta XXI. mendearen hasiera artean luzatu zelarik. Bestalde Disney etxearen berpizkundea ere suposatu zuen.
Filma honek hiru Oscar Sari irabazi zituen: Soinu edizio onenaren Oscar Saria, Efektu berezi onenen Oscar Saria, eta Muntatze onenaren Oscar Saria. Horrez gain Lorpen bereziaren Oscar Saria jaso zuen bere animazio zuzendaritzagatik. Bestalde hainbat sariren artean lau BAFTA sari eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala ere irabazi zituen.
1947. urtea, Hollywood. Eddie Valiant (Bob Hoskins) erdipurdiko detektibe bat da. Marvin Acme (Stubby Kaye) txatxetako artikuluen negozioko aberatsa eta Toontown hiriaren jabea Marron Cartoon ekoiztetxeko izarra den Roger Rabbiten (Charles Fleischer) Jessica Rabbit (Kathleen Turner) femme fatale itxurako emakumeari gortea egiten ari zaion frogak topatzeko kontratatua izan da. Acme erailda agertzean, froga guztiek Roger uztezko erruduna dela adierazten dute, eta Doom epaile (Christopher Lloyd) gaizto eta handigurak nola edo hala untxia zigortzea erabaki du. Roger Valianti benetazko erruduna topatzen lagundu diezaion erregutzen dio, baina Eddiek eskandalu ezberdinak azalerazten dituen bitartean kasua gero eta gehiago katramilatuko da, Toontown hiria bera ere arriskuan jarriz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.