Welwitschia mirabilis gimnospermoen espezie bat da, Welwitschia generoan dagoen bakarra[1]. Jatorriz, Hegoaldeko Afrikakoa da, zehazki Namib basamortukoa, (Angolan eta Namibian). "Fosil biziduna" kontsideratzen da[2].

Datu azkarrak Welwitschia mirabilis, Sailkapen zientifikoa ...
Welwitschia mirabilis
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
FamiliaWelwitschiaceae
GeneroaWelwitschia
Espeziea Welwitschia mirabilis
Hook.f.
Banaketa mapa
Thumb
Itxi
Thumb
"The Big Welwitschia", 1'4 m altuera eta 4 m diametroa dituen alea.

Zaila da landarearen adina zehaztea baina 1.000 urte inguru hartu ohi dute[2] eta 2.000 urtetik gora dituzten landareak ere izan daitezkeela pentsatzen da.

Izena

1859an Friedrich Welwitsch botanikari austriarrak aurkitu zuen eta bertako izena n'tumbo izanik botanikariak berak Tumbo izena proposatu zuen eta ingelesez "tree tumbo" ere esaten zaio[3]. Welwitschen oharrak eta Thomas Bainesen irudiak hartuta 1862. urtean Linnean Society of London elkarteko Joseph Dalton Hookerrek deskribatu zuen landarea eta Welwitschen izena eman zion[4].

Basamortuko leinuek beste izen batzuk ere ematen dizkiote, kharos edo khurub nameraz, tweeblaarkanniedood afrikaansez, nyanka damaraz, eta onyanga hereroeraz.

Taxonomia

Espezie mototipikoa da eta bi azpiespezie ditu: angolarra eta namibiarra[1].

Deskribapena

Basamortura egokituriko landarea da Welwitschia. Enbor labur eta lodia du eta bi hosto soilik ateratzen zaizkio. Hazia hizoten denean ateratzen zaizkion kotiledoiak dira, 25-35 mm hartzerakoan hosto bihurtu eta etengabe hazten doazenak 4 metro inguru hartu arte[5]. Hostoen puntak zatikatzen doaz haizearen eraginez hazten doazen heinean[6]. Hostoetan dituen egitura bereziei esker ihintzeko ura xurgatzen du[3].

Landareak ez du 1'5 metrotik gorako altuera hartzen baina hostoek hondarraren gainean hartzen duten azalera 8 metroko diametrokoa izatera iristen da[7].

Sustraiak nahiko azalekoak izaten dira eta hostoei jarraitzen diete lurpean.

Ugalketa eta landaketa

Thumb
Welwitschia mirabilis (emea), loreak eta pinaburuak.

Landare dioikoa da, hau da, landare emea eta landare arra daude. Pinaburu itxurako estrobiloak ditu eta euliek eta hemipteroek polinizatzen dute. Probergrothius angolensis da Welwitschiatan gehien ikusten den intsektua baina ez da frogatu polinizatzailea denik. Jakina da emeek eta arrek sortzen duten nektarrak erakartzen dituela intsektuak[8].

Hazi bidez ugaltzen da. Haziak hezetasun maila txikiarekin eta tenperatura baxutan gorde behar dira, bestela usteltzeko arriskua egon baitaiteke. Behin ereinda hezetasuna eman behar zaio aurreneko bi astetan, harik eta ernetzen den arte.

Sarritan haziak Aspergillus niger onddoaren esporekin kutsatuta egoten dira eta hazia hozitu ondoren usteltzen hasten da[9].

Banaketa

Namib basamortuaren barnean dagoen Kaokoveld kostaldeko eremuan aurkitzen da Welwitschia, Bentiaba ibaiaren (Angola) eta Kuiseb ibaiaren (Namibia) artean. Kostaldetik 100 kilometro barnerantzko zatian aurkitzen da[6]. Kostalde hau oso lehorra da, ia 0 mm prezipitazio izaten dira urtean. Ur iturri bakarra goizetako ihintza izaten da[10].

Kontserbazioa eta babesa

Thumb
Welwitschia Namibiako armarrian.

Welwitschia mirabilis-en populazioa nahiko egonkor mantentzen da gaur egun. Angolan Namibian baino babestuago daude lurreko mina ugari baitaude inguruetan eta biltzaileak uxatzen baitituzte[11].

Dena dela baldintza oso zehatzak behar dituzte eta nitxo ekologiko murritza eta zaurgarria dute. Welwitschiaren biriraupen luzea abantaila handia da ugaldu ezin den garaiak jasateko baina gainlarratze eta gaixotasunen aurrean ez du babesik ematen. Onddoek ere emeen konoak erasotzen dituzte.

Beste mehatxu batzuk errepidez kanpo dabiltzan ibilgailuak, landare biltzaileak eta zebra, errinozero eta etxabereak dira[12].

Sinboloa

Namibiako sinboloa da eta haren armarrian agertzen da[13]. Aurrez Hego-mendebaldeko Afrika (Hegoafrikako administrazioaren menpeko Namibia, 1915-1990) izan zenaren armarrian ere agertzen zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.