From Wikipedia, the free encyclopedia
Volvo, jatorri suediarreko industria-taldea. Herrialde hartako auto-fabrikatzaile nagusia da, munduko kamioi-fabrikatzaile handienetako bat, eta hegazkin-motorren fabrikatzailea.
Volvo | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Aktiebolaget Volvo |
Mota | commercial vehicle manufacturer (en) , kapital irekiko enpresa, aktiebolag (mul) eta negozioa |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Suedia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 94.914 (2016) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Carl-Henric Svanberg (en) |
Zuzendari exekutiboa | Martin Lundstedt (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | aktiebolag (mul) |
Zeren jabe | |
Balore-burtsa | Nasdaq Stockholm AB (en) eta Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1927 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Konpainiaren historia 1927an hasi zen, Suediako SKF errodamendu-enpresako bi langilek auto bat sortu zutenean, enpresaren laguntzarekin. Volvo jarri zioten izena (latinez, iraka nabil esan nahi du). Aurrerago, Suediako auto-eskaria txikia zenez, erabaki zuten autoak fabrikatzeko instalazioak kamioiak muntatzeko erabiltzea.
1928an Volvok bere lehen fabrika zabaldu zuen Finlandian. 1937an itxura berriko auto bat aurkeztu zuen, PV52, eta, geroago, PV44, auto amerikarren tankerakoa. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, beste auto bat sortu zuten, Amazon deitua. Hamarraldi haren bukaeran, hiru lotunez finkaturiko segurtasun-gerrikoa erabiltzen hasi zen auto guztietan; hala, autoetako segurtasun-neurriei buruzko lanak egiten hasi zen. Harrezkero, segurtasun handiko autoak direlako ospea irabazi zuen. Azken urteetan sortutako auto-modelo batzuk Volvo C30, Volvo S60, Volvo V60 dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.