Vladimir Zworikin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Vladimir Zworikin

Vladimir Kosma Zworikin, jaiotzez Vladimir Kozmitx Zvorykin, (errusieraz: Влади́мир Козьми́ч Зворы́кин; Murom, Errusiar Inperioa, 1888ko uztailaren 29a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1982ko uztailaren 29a) asmatzailea, ingeniaria eta telebistaren teknologiako aitzindaria izan zen. Errusiarra jatorriz, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Vladimir Zworikin
Thumb
(1956)
Bizitza
JaiotzaMurom, 1888ko uztailaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Ryska staten
Siberian Republic
Errusiako errepublika
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaerrusiarra
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaPrinceton, 1982ko uztailaren 29a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Teknologia Institutu Praktikoa 1912)
Tesi zuzendariaBoris Rosing (en)
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Irakaslea(k)Boris Rosing (en)
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, fisikaria eta asmatzailea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Fisika Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

Itxi

San Petersburgoko Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak. Han, Boris Rosingen laguntzaile izan zen, telebista elektronikoa egiteko saioetan (1910). Parisen, Collège de Francen aritu zen gero, X izpiak ikertzen, Paul Langevinen gidaritzapean. 1919an Estatu Batuetara joan zen. Pittsburgheko Unibertsitatean eta Brooklyngo Institutu Politeknikoan aritu zen lanean, eta 1924an hango herritartasuna hartu zuen. Radio Corporation of America erakundean sartu zen (1924), eta ikerketarako zuzendari izatera iritsi zen. Besteak beste, ikonoskopioa asmatu zuen (1928), eta optika elektronikoaren eremuan ere hainbat lan egin zuen.

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.