From Wikipedia, the free encyclopedia
Vishnuismoa edo Vaishnavismoa Vishnu jainkoaren eta haren gorpuzteen gurtza da. Hinduismo modernoaren joera nagusietako bat da, Shaktiren eta Shivaren gurtzarekin batera.[1] Vishnuismoaren ezaugarri nagusietako bat debozioari ematen zaion garrantzia da. Debozioaren azken helburua hil eta berriro munduratzea eragiten duen zikloari ihes egin eta Vishnuren aurrean bizitzaz gozatzea iristea da; horretarako, ontasunaren bidea (karman) eta ezagutzarena (jñana) landu behar dira.[2]
Vishnuismoaren antzinako jatorria ez dago argi, honen aztarna eta frogak eskasak eta kontraesangarriak dira.[3] Uste da, ohitura ezberdinen sinkretismoaren ondorioz eratu zela.[4][5] Vishnu eguzkiaren jainkosa vedikoak zen arren, Agni eta Indra bezalako beste jainko-jainkosa vedikoekin konparatzen da, erlijio vedikoan ere nolabaiteko garrantzia zuela adieraziz.[1]
Gupta inperioko errege gehienak, Chandragupta II.a edo Vikramaditya (375-413 Oraingo Aroa) bezala, Parama Bhagavatas edo Bhagavata Vaishnava bezala ezagutzen ziren.[6][1] Baina Huna inbasioen ostean, bereziki V. mendean Alchon Hunak eginikoak, Gupta inperioak gainberakada eta haustura jasan zuen; inperioaren desegiteak Vishnuismoaren sona belztea ekarri zuelarik. Gerora nagusitu ziren Indiako ipar eta zentro-eskualdeetako botereek (Aulikarak,[7] Maukhariak,[8] Maitrakak,[9] Kalachuriak edo Vardhanak)[10] saivismoa nahiago zuten, Shiva jainkoaren gurtza eta ideologiari indarra emanez. Bitartean, botere-aldaketa hau jasan ez zuten eskualdeetan (hegoaldeko India eta Kaxmir) Vaisnavismoa indartsu mantendu zen.[11]
Gupta garaiaren ondoren, Krishnaismoa gailendu zen,[5] eta Vishnuismoa sekta eta azpisekta ezberdinetan banandu zen. Sekta horietan bhakti ideia garatu zen, hego Indiako erlijiotasuna eraginez.[1] Adituek Nimbarkacharya (ca. VII. mendea)[12] filosofoa garai honetan plazaratzen dute, Radha Krishna jainkoaren gurtza bideratu zuen dvaita-advaita bezala ezagutu zen doktrinarekin.[13]
X. mendean Vishnuismoa Vedanta argudioak erabiltzen hasi zen, seguruenik Vishnu-rekin erlazionaturiko tradizio zaharragoa jarraituz. Vaishnava goiztiarraren jakintsuek (Nathamuni, Yamunacharya eta Ramanuja, adibidez) Adi Shankararen Advaita interpretazioak ukatu eta Vishnu bhakti ideiak proposatu zituzten.[14][15]
Vaishnavismoak, Tamil Naduko Shivaismo korrontearen ordezkatu zuen eta nagusitu zen VII. eta X. mendeen artean.[16] Gertaera hau hamabi Alvaren gurtzari esker zabaldu zen, beren himnoekin sekta biztanleriaren gehiengora hedatuz. Santu olerkilari hauek, Vishnu eta Krishnaren gorespenari buruz hitz egiten zuten, tamileraz, orohar Naalayira Divya Prabandha bezala ezagutzen den 4000 bertso jainkotiarren bilduman. [17][18][19] Hauen santutegiak Divya Desam bezala ezagutzen dira.[20]
Bhakti mugimendua VII. mendean hasi zen, hinduismoaren Erdi aro berantiarrean, eta XII. mendean zehar zabaldu zen.[21][22] Mugimendua Purana literaturak (Bhagavata Purana, olerki-lanak, etb.) sostengatu zuen, bhasya eta samhita bezalako jakitun-lanez gain.[22][23][24]
XX. mendean zehar, Vaishnavismoaren praktika India guztian zehar eta munduko leku ezberdinetan zabaldu zen. Vishnuismoaren mendebaldeko zabalkuntzaren aurrekarietako bat Baba Premananda Bharati (1858–1914) sannyasina izan zen,[25][26] 1902an Krishna Samaj elkartea sortu zuelarik New Yorken eta tenplua Los Angelesen.[27][28] Vishnuismoaren estatus globala Krishnaren Kontzientziarako Nazioarteko Elkartea (International Society for Krishna Consciousness, ISKCON) mugimenduari esker handitu zen, A.C. Bhaktivedanta Swami Prabhupadak sortu zuena 1966an.[29][30][31][32]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.