From Wikipedia, the free encyclopedia
Viktor Dyk (Pšovka u Mělníka, 1877ko abenduaren 31 – Lopud, 1931ko maiatzaren 14a) txekiar idazle eta politikari abertzalea izan zen.
Viktor Dyk | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Pšovka (en) , 1877ko abenduaren 31 | ||||
Herrialdea | Cisleithania (1877 - 1918) Txekoslovakia (1918 - 1931) | ||||
Heriotza | Lopud (en) , 1931ko maiatzaren 14a (53 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Olšanyko hilerria | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Zdenka Hásková | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Faculty of Law, Charles University in Prague (en) | ||||
Hizkuntzak | txekiera frantsesa alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, poeta, xakelaria, idazlea, antzerkigilea, kazetaria, prosalaria, literatura-kritikaria, antzerki-kritikaria, iritzi-kazetaria eta itzultzailea | ||||
Kidetza | Eskautismo | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Czech Constitutionalist Progressive Party (en) | ||||
1877an jaio zen Bohemiako Erresuman, Austria-Hungariar Inperioan, eta 1888an Pragan kokatu zen familiarekin. Han hasi zen idazten eta 1904an austriarren aurkako eleberri bat argitaratu zuen. Xakean zaletu zen eta hainbat txapelketatan parte hartu zuen.
Zuzenbidea ikasi zuen Pragako Unibertsitate Karolinoan eta politikan aritu zen. Txekiarrentzat aberria sortzearen aldekoa izan zen. Horregatik egon zen kartzelan 1916 eta 1917 artean. 1917an Txekiar Idazleen Manifestuaren sinatzaileetako bat izan zen, eta 1918an Txekoslovakiako Alderdi Nazional Demokratikoaren sortzaileetako bat. 1930ean Txekoslovakiako parlamentuko diputatu hautatu zuten eta 1929an senatari. 1931n hil zen Jugoslaviako Lopud uhartetik gertu igeri egiten ari zela.
1907an, Lumir aldizkariaren editore bihurtu zen, eta txekiar kultura sustatu zuen. Libreto idatzi zuen Leoš Janáčeken opera baterako, eta 1915ean Vinohrady antzokiarekin kolaboratzen hasi zen. Olerkiak, eleberriak, antzezlanak eta idazki politikoak idatzi zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.