From Wikipedia, the free encyclopedia
Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea edo FNL (vietnameraz: Mặt Trận Giải Phóng Miền Nam Việt Nam; frantsesez: FNL Front national pour la libération du Sud Viêt Nam edo FLN Front de libération nationale du Sud Viêt Nam), Hego Vietnamgo fronte komunista armatua izan zen. Hego Vietnamgo erregimenak erakundea Việt Cộng ("komunista vietnamdarrak") terminoarekin izendatzen zuen; estatubatuarrek, aldiz, Charlie hitza erabiltzen zuten FNLari erreferentzia egiteko, Victor Charlie hitzen (VC hizkiak NATOren alfabeto fonetikoan) laburdura gisa.
Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Việt Cộng, FNL, 越共, NFB eta Вьетко́нг |
Mota | popular front (en) , erakunde politikoa eta gerrillari taldea |
Herrialdea | Vietnam |
Ideologia | Ho Chi Minh Thought (en) , marxismo-leninismoa, left-wing nationalism (en) , Vietnamese nationalism (en) , abertzaletasun sozialista eta antiinperialismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi (1967–2040) | |
Egoitza nagusi (1972–1975) | |
Historia | |
Sorrera | 1954ko uztailaren 21a |
Aurrekoak | Viet Minh |
Ondorengoak | Vietnamese Motherland Front (en) |
Desagerpena | 1976ko uztailaren 4a |
Nazio askapenerako Viet Minh erakunde komunista bere baitan hartzen zuen fronte horretan, hegoaldean indarrean zegoen erregimenaren aurkako sektoreak antolatu ziren, pisu nabarmenena komunistek izanik. FNLak Ipar Vietnamen babes politiko eta militarra zeukan, eta 1962rako, Hego Vietnamgo landa munduaren zati handi bat kontrolatzen zuen. Egitate horrek, hain zuzen, Estatu Batuen interbentzio erabakian eragin zuzena izan zuen. Vietnamgo Gerran, indar armatu hego vietnamdar eta batez ere estatubatuarren aurka aritu zen Ipar Vietnamekin batera, eta gerrila gerren estrategiaz baliaturik, AEBen erretiratzea eta, geroago, garaipen militar osoa lortu zituen hegoaldean.
1975ean, mendebaldearen aldeko Hego Vietnameko erregimena deusezturik, FNLak 1969an sortutako Hego Vietnamgo Errepublika ezarri zuen behin behinean, 1976an iparraldearekin batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista eratu zuten arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.