granadar idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Vicenta Fernandez-Montesinos García-Lorca, edo Tina Montesinos (Granada, Andaluzia, 1930eko abenduaren 9a - Aravaca, Madril, 2023ko irailaren 12a) granadar idazlea izan zen. Liburuak sinatzeko orduan Tina Montesinos jartzen zuen.[1]
Vicenta Fernández-Montesinos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Granada, 1930eko abenduaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | San Bizente Baratzea New York Madril Aravaca |
Heriotza | Aravaca, 2023ko irailaren 12a (92 urte) |
Familia | |
Aita | Manuel Fernández Montesinos |
Ama | Concepción García Lorca |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Gurasoak Concepcion Garcia Lorca eta Manuel Fernández-Montesinos Lustau (1901-1936) izan ziren. Manuel neba eta ahizpa Concha izan zituen. Aita medikua eta politikoa zen, 1935ean, errepublikaren sasoian Granadako alkatea izan zena. Lehen urteak Huerta de San Vicenteko familia etxean bizi izan zen, Lorca familiaren udako etxean, gero museo-etxe bihurtu zena. Sei urte zituela, 1936ko abuztuan, Francoren armadak aita erahil zuen eta hiru egun geroago osaba Federico García Lorca ere bai.[2]
1940ko udan, familiako gainerako kideek "Marqués de Comillas"n ontziratu ahal izan zuten erbestera, Ameriketako Estatu Batuetara, alde egiteko, New Yorkera hain zuzen ere. Erbestealdi horrek ia hamar urte iraun zuen, eta berrogeita hamarreko hamarkadan itzuli zen Madrilera.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.