From Wikipedia, the free encyclopedia
Via Flaminia (latinez Via Flaminia) Erromatik, Ariminiumera (Rimini) zihoan erromatar galtzada bat zen, eta Italia iparraldeko bide nagusia zen. C. Flaminiusek eraiki zuen, zentsore bezala lan egin zuen garaian (K.a. 220). urtea. Flaminiar atetik irtetzen zen gaur egungo Popoloko atetik gertu, eta Milvio Zubia zegoen tokira zihoan, Tiber ibaia gurutzatzeko. Ariminiumen Via Emiliarekin lotzen zen.
Bononiatik Arretiumera zihoan Via Flaminia, Via Cassiaren adar bat zena, aurrekoaren seme batek eraiki zuen, C. Flaminius izena zuena honek ere. M. Aemilius Lepidusekin batera K. a. 187an kontsul izan zena, Bononia eskualdeko liguriar tribuak menderatu ondoren, baina gero, izena ez zen oso erabilia izan.
Via Flaminiaren domeinua erabakior agertu zen 69an, Vespasiano eta Vitelioren arteko borrokan.
Bere geltokiak, honako hauek izan ziren:
Ibilbide Antoninoan aipatutako geltokiak honako hauek dira:
Eta, Jerusalemgo Ibilbidean:
Bidearen adar bat Nuzeriatik Anconara zihoan. Geltokiak, Ibilbide Antoninoaren arabera, Nuzerian hasita, honako hauek izan ziren.
Adar bat kostaldetik igarotzen zen, Sena Gallicatik eta Fanoraino, non bide nagusiarekin lotzen zen. Honako geltoki hauek zituen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.