From Wikipedia, the free encyclopedia
Ager Vasconum (euskaraz: «Euskaldunen lurra») baskoiak menderatzean sortutako ager publicus edo lurzoru publikoa izan zen.
Erromatartzearen garaian, iristerrazak ziren eremuak ziren. Duero arroa, Ebro ibaia eta Akitaniako arroa lotzen zituzten bideetatik gertu zeuden, eta bideei loturiko trukea garatu zen haietan. Alderdi horri kontrajarria, saltus vasconum delakoa bazterreko aldea zen, mendialdea, iristeko zaila eta usadiozko abeltzaintza sostengu nagusia zuena.[1][2]
Iruña-Veleia, Gasteiztik 10 kilometro mendebaldera dagoen hiri erromatarra lurzoru honetan kokatuta dago.
Baskoien lurraldeari buruz Ager eta Saltus terminoak agertu zirenez, bi eremu horiek bereizi dira garai horretako euskal lurraldea zatitzeko. Euskarak bizirik iraun izana erromatartze ahularekin lotu izan da, eta euskara bereziki bizirik egon denez Saltusarekin bat egiten zuen lurraldean, erromatartzerik gabeko eremutzat hartu da[3][4][5].
Interpretazio horren arabera, erromatarren administrazioan bi alor oso desberdinak izan ziren Saltus eta Ager delakoak. Saltusa mendikoa, basokoa, bazter xamarrean geratzen da. Agerrean, berriz, azaltzen da bere aniztasunean erromatarren administrazioa.
Geografikoki, Saltusa, funtsean Gipuzkoa eta Bizkaia zirela esan daiteke, eta baita, Mediterraneoko isurialdean, Jakatik Iruñerainoko marra eginez, iparraldera geratzen diren lurrak. Uste da lurralde menditsu honetan bizi zirenak erromatarren gizarteari muzin eginez zeudela, eta erromatarren aldetik ere, ez zuela interes berezirik esparruak[6]. Martín Duqueren arabera, bisio honek balio izan du pentsatzeko euskalduna modu independentean, basoan eta erromatartu gabe bizi zena zela eta, kontrastean, Ebro ibarrean kanpoko eraginaren menpe bizi izan direnak bizi zirela, XX. mendean egindako interpretazio politikoak indartuz[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.