Varnhem abadia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Varnhem abadia (suedieraz: Varnhems kloster), Skara udalerrian dagoen monasterio zistertar historikoa da.
Varnhem abadia Varnhems kloster | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Västra Götalandeko konderria |
Suediako udalerria | Skara udalerria |
Koordenatuak | 58°23′03″N 13°39′15″E |
Historia eta erabilera | |
Sutea | 1234 (egutegi gregorianoa) |
Jabea | Zistertar |
Erlijioa | katolizismoa |
Suntsipena | 1529 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | kareharria |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Axevallavägen 10, SE-532 73 |
Webgune ofiziala | |
X mendearen inguruan egur eta harrizko eliza bat izan zen bertan, hori erakutsi baitute hilobi zaharrenen erradiokarbono datazioek, baina 1040 hamarkadaren bukaeran monasterio berriaren lehenengo harria ezarri eta Suediako (Eskania ezik) harri hutsezko eliza zaharrena altxatu zuten erromaniko estiloan. Horretarako Sigrid izeneko emakume alargu aberats batek lurraldea oparitu zien monje zistertarrei. Erreginak donazio hori atzera itzuli nahi izan zuen baina ez zuen lortu eta monjeek abadia eraikitzea lortu zuten.
Erik Etxeak babestu zuen abadia eta bertan lurperatzeko pribilejioa jaso zuen. Etxe horretako hiru errege daude bertan hobiratuak: Kanuto I.a, Erik X.a eta Erik XI.a.
1234 urtean suak erre zuen abadia baina Birger Jarl eta beste gizon aberats batzuek berreraiki egin zuten itxura ikusgarriagoa emanez, estilo gotikoan. 1260an inaugurazio ekitaldia egin zuten, Suedian ordurarte ezaguturiko ospakizun handiena izan zen.
1527an Erlijio Erreformarekin batera monasterioa konfiskatu egin zuen erregeak eta 1566an daniarrek erre egin zuten Iparraldeko Zazpi Urteko Gerran.
XVII mendean Kristina Erreginak Magnus Gabriel De la Gardie estatugizonari eman zion abadia eta honek berriztu egin zuen eta familiako mausoleoa ezarri zuen bertan, abadiaren zati ugari ordea bertan behera gelditu ziren. XX mendean hainbat berrizte lan egin izan zaizkio eta gaur egun monasterioa ikusgai dago, hondarrez inguratuta bada ere.
Varnhem abadian lurperaturikoen artean honako hauek nabarmentzen dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.