From Wikipedia, the free encyclopedia
Publio Licinio Valeriano (latinez: Publius Licinius Valerianus; c. 200 - 260) erromatar enperadorea izan zen 253tik hil zen arte. III. mendeko krisialdiko usurpatzaile gehienak ez bezala, Valerianoren jatorria noblea zen. Haren estreinako urteei buruz gutxi jakiten da halere. Egnatia Marinianarekin ezkonduta, bi semeak izan zituen, Galieno eta Valeriano Minor.
Valeriano | |||||
---|---|---|---|---|---|
253ko urria - 260 ← Emiliano - Galieno →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 200 | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Bixapur, 260 (59/69 urte) | ||||
Heriotza modua | ezezaguna | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Egnatia Mariniana (en) Cornelia Gallonia (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Valerian dynasty (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa |
238an princeps senatus titulua zeukan. Gordiano I.ak, beraz, berarekin hitz egin behar izan zuen Senatuak onar zezan. 251n, Deziok zentsore kargua berreskuratu zuen eta botere zabalak eman zizkion, arlo zibilerako enperadore ia-ia bezalakoa bihurtuz. Senatuak Valeriano hautatu zuen posturako. Deziok Rhin probintzietako gobernatzailea ere izendatu zuen. Treboniano Galok ere bazeukan konfiantza Valerianorengan, 253an Emilianoren matxinada bertan behera uztea agindu baitzion. Nolanahi ere, Valerianoren armada berandu iritsi orduko, Galo bere soldaduek hil zuten, Emilianoren kontra borrokatu baino lehen.
Valerianoren tropek Valeriano aldarrikatu zuten enperadore orduan. Erromara iritsi orduko, Emilianoren legioek Emiliano hil zuten. Senatuak berehala onartu zuen.
Valerianoren lehen agindua Galieno semea ere enperadore bihurtzea izan zen. Bi enperadoreek arazo larriei egin behar izan zien aurre: Inperioko mendebaldeko erdian anabasa nagusitua zen. Ekialdean, Antiokia pertsiarrek hartu zuten. Semea mendebaldeko erdiaz arduratu zen, eta aita ekialdeaz.
257 orduko, Valerianok Antiokia berreskuratua zeukan eta Siria probintzia osoa erromatarren menpe jarri zuen. Baina hurrengo urtean godoek Asia Minor probintzia arpilatu zuten. 259an, izurriteak Edesan zeuden legionario andana hil zuen. Sapor I.arekin hitzarmena sinatzera beharturik zegoen, erromatarren egoera ahulagoa zen eta.
260an, pertsiarren kontrako bataila batean preso hartu zuten. Gatibu egon zen erromatar enperadore bakarra izan zen. Pertsiarren menpe zegoela hil zen modu zital batean, esana da hauek urtutako urrea eranarazi ziotela eta ondoren gorpuari azala kendu, garbitu eta lastoz bete ondoren, panpin moduan jarri zutela Pertsiarren templu nagusian.
Galienok, tronua usurpatzeko saioak gaindituz, boterea haren esku gorde zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.