politikari letoniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Valdis Dombrovskus (Riga, 1971ko abuztuaren 5a) letoniar politikaria da. Letoniako lehen ministroa izan zen
Letonian jaio zen jatorri poloniarreko familia batean. Ingeniarientzako ekonomia ikasi zuen Rigako Unibertsitatean, eta fisikako master bat ere lortu zuen. Laborategiko laguntzaile aritu zen Mainzeko Unibertsitateko Fisika Institutuan, eta ingeniaritza elektrikoa ikasi zuen Marylandeko Unibertsitatean.
Politika nazionalean hasi zen Aro Berriaren Alderdiko kide gisa, eta diputatu eta Finantza ministro izan zen. 2004tik 2009ra Europako Parlamentuko kide izan zen. 2009tik 2014ra Letoniako lehen ministroa izan zen koalizio gobernu baten buru.
2014tik, Europako Batzordeko kide da, Letoniaren ordezkari gisa. Batzordekide gisa, Finantza, Ekonomia eta Merkataritza sailak zuzendu ditu.
Artikulu hau Letoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.