Võ Nguyên Giáp

From Wikipedia, the free encyclopedia

Võ Nguyên Giáp

Võ Nguyên Giáp (Lộc Thủy, Vietnam, 1911ko abuztuaren 25a - Hanoi, Vietnam, 2013ko urriaren 4a) militar komunista bat izan zen, Ho Chi Minhekin batera Indotxinako Gerrako (1946–1954) eta Vietnamgo Gerrako (1955–1975) heroia, bere herrialdea askatzeko borrokan. Bi gerra antikolonialista horietatik lehenengoan, Frantziaren aurka borrokatu zen; bigarrenean, Ameriketako Estatu Batuen aurka. XX. mendeko estratega hoberenetakotzat joa,[1] ezaguna da Nguyenen esaera hau: «Estrategian bat hamarren aurka, taktikan hamar baten kontra» (hau da, baliteke txikiak handiari irabaztea epe luzean, egunez egunekoan etsaia baino boteretsuagoa baldin bada).

Datu azkarrak Minister of Defence (en), Vietnamgo Biltzar Nazionaleko kidea ...
Võ Nguyên Giáp

Minister of Defence (en)

1948ko uztailaren 1a - 1980ko otsailaren 7a
Quang Bửu Tạ (en) - Van Tien Dung (en)
Minister of Defence (en)

1946ko azaroaren 3a - 1947ko abuztuaren 1a
Phan Anh (en) - Quang Bửu Tạ (en)
Vietnamgo Biltzar Nazionaleko kidea

1946ko martxoaren 2a - 1987ko ekainaren 16a
Commander in Chief of the Vietnam People's Army (en)

1946 - 1975
baliorik ez - baliorik ez
Secretary of the Central Military Commission of the Communist Party of Vietnam (en)

1946 - 1977
baliorik ez - Le Duan (en)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVõ Giáp
JaiotzaLộc Thủy (en) , 1911ko abuztuaren 25a
Herrialdea Vietnam
HeriotzaHanoi, 2013ko urriaren 4a (102 urte)
Familia
AitaVõ Quang Nghiêm
Ezkontidea(k)Nguyễn Thị Quang Thái (en)  (1939 -  1944)
Đặng Bích Hà (en)  (1946 -
Hezkuntza
HeziketaVietnam National University (en)
Lycée Albert Sarraut (en)
HizkuntzakVietnamera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, politikaria, kazetaria, idazlea eta estatu-politikaria
Enplegatzailea(k)Office of Strategic Services
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraViet Minh
People's Army of Vietnam (en)
Graduafour-star rank (en)
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Dien Bien Phuko gudua
Tet erasoaldia
Easter Offensive (en)
Indotxinako Gerra
Vietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerlijiorik eza
Alderdi politikoaTân Việt Revolutionary Party (en)
Vietnamgo Alderdi Komunista

Itxi

Bizitza

1930eko hamarkadan, komunismoa besarkatu zuen. Vietnamgo Alderdi Komunista debekatu zutenean, 1939ko irailean Txinara joan zen, eta han Ho Chi Minh ezagutu. 1941ean Vietnamgo mendietara joan zen, gerrillarien lehen taldeak sortzera.

1946an, Frantziak Haiphon bonbardatu ostean Indotxinako Gerra hasi zelarik, Txinara itzuli zen. Hortik aurrera, Vietnamen eta Laosen gerrillaren ekintzak areagotu ziren. Azkenean, Dien Bien Phuko guduan, borroka erabakigarria izan zen, eta hainbat asteren ondoren, 1954ko maiatzaren 7an, vietnamdarrak garaile atera ziren.

Genevako Akordioen ondorioz, Indotxinako kolonien independentzia aitortuta, Ipar Vietnamgo defentsa ministro izendatu zuten. Aldi berean, hegoaldean estatubatuarren eta aliatuen armaden kontrako borroka zuzendu zuen. 1968an, Teteko erasoaz porrot militarra jaso arren, arrakasta politikoa lortu zuen, estatubatuarrei ikusarazi baitzien ez zutela gerra irabazterik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.