Kretazeo Goiztiarreko arroka From Wikipedia, the free encyclopedia
Urgoniarra Kretazeo Goiztiarrean sortutako kareharrizko fazies bat da.[1] Euskal Herriko mendietan ugaria, karstaren garapenarekin oso lotua dago[2] eta bere harri sendoa eta kolore zurixkaduna eraikuntzan asko erabiltzen da.[3]
Kareharri urgoniarra | |||
Arroka sedimentarioa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kaltzita |
1850ean, Prodrome de Paléontologie stratigraphique idazlanean, Alcide Dessalines d'Orbigny naturalista frantziarrak "urgoniar" izena estreinakoz erabili zuen, Orgon (Rodanoren Ahoak) udalerrian ugaria zen harri motari erreferentzia eginez.[4]
Urgoniar faziesa klima tropikalean sortutako uharrietan du jatorria, Barremiar eta Aptiar estaien artean (duela 130-112 Ma artean).[5] Besteak beste, Pirinio eta Kantauri mendietako errudista fosilez betetako kareharria horrela izendatu da. Kareharri mota hau masiboa da, ia lurrik gabekoa, kaltzita eta osagarri organogenoen kontzentrazio handikoa eta birkristalizazio handikoa. Biofaziesean errudistak agertzen dira, Toucasia generokoen presentzia handiarekin; orbitolinen fosilak ere ugariak dira. Urgoniar faziesa Kretazeo Goiztiar eta Berantiarreko maila desberdinetan aurki daiteke.[6]
Urgoniarra potentzia handiko geruza da, eta bertan harri mota asko aurkitu ditzakegu, kareharri purutik hasita hareharri oso silizeoetaraino: kareharri errudistaduna, formazio beltzekin txandakatutako kareharri paraurgoniarra (kare-hareharria edo marga-hareharria), non itsas jatorriko materialek lehorrekoekin bat egiten duten... Material guzti hauek hareharri kontinentalen, buztinen edo wealdiarreko kareharri gazien gainean aurkitzen dira.[1]
Urgoniarraren presentziak eta ugaritasunak, zona horrek Kretazeo Goiztiarrean izan zuen paleoingurumenari buruzko informazioa ematen digu: zingo txikiko itsasoa, eta klima tropikala. Euskal Herriko geologiari dagokionez, aro horretan koral uharri handiak sortu ziren ekialde-mendebalde norabidean.[7] Garrantzi berezia izan du meatzaritzan, izan ere Somorrostroko burdina fazies honen barruan aurkitzen zen gehien[8].
Kareharri urgoniarrezko lurraldeak deigarriak izan ohi dira, haien erliebe malkartsuengatik, eta paisaia karakteristikoak eratzen dituzte.[9] Hainbat menditan agertzen da, hala nola Aralar, Aizkorri, Ernio, Izarraitz, Anboto, Gorbeia, Udalaitz....[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.