From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiar unionismoa Espainiako Erresumaren batasuna defendatzen duen ideologia da. Espainiar nazionalismoaren barneko adar edo azpi-ideologia bat da.
Eusko abertzaletasunaren eta kataluniar nazionalismoaren edota kataluniar independentismoaren guztiz aurka dago, Hego Euskal Herriak eta Hego Kataluniak Espainiar Erresumaren batasunaren barnean iraun behar dutela jotzen baitu. Euskal Herriaren, Kataluniaren eta Katalan Herrien autodeterminazio eskubidea ukatzen du.
Izendapen hau 2000ko hamarkada aldera Hego Euskal Herrian sortu edo agertu zen, eta Hego Euskal Herrian espainiar nazionalismoak Espainiako Erresumaren batasuna defendatzeko eta Irlandan britainiar unionismoak Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren batasuna defendazeko bi joeren parekidetasuna azpimarratzeko sortua izan zen. Maiz, "unionismoa" edota "unionistak" euskal abertzaleek espainiar nazionalistek erabiltzen dituzten "konstituzionalismoa" edota "konstituzionalistak" izendapeneei kontrajartzeko aipatzen dituzten izendapenak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.