From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia (UNRWA, United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East) iheslarien esparruan nahiz kanpoan bizi diren palestinar iheslariei eta beren ondorengoei laguntza emateko sortutako Nazio Batuen erakundea da. 1949an eratu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Palestinarrek arabiarren eta israeldarren lehen gerraren ondorioz (1948) galdu zituzten beren etxe eta bizibideak. Egun, 2.600.000 palestinar iheslari zenbatu ditu erakundeak, baina hauetako gutxik jasotzen dute laguntza zuzena, elikagaiak, adibidez. 1980ko eta 1990eko hamarraldietan zehar erakunde honen lan nagusia erakundeak berak kudeatutako osasun zentroetan eta erietxeetan laguntza medikua ematea, eta beren eskoletan hezkuntza eskaintzea izan da. Agentzia komisario nagusi baten eta hamar naziok osatutako batzorde aholkulari baten zuzendaritzapean dago. Egoitzak Vienan (Austria) eta Ammanen (Jordania) ditu.
Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | UNRWA |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea, aid agency (en) , nazioarteko erakundea, gobernu arteko erakundea eta ekoiztetxea |
Jarduera | |
Honen parte | Nazio Batuen sistema |
Ekoizpena | hezkuntza, osasun-laguntza, social services (en) , Herri-lanak, Mikrokreditu eta emergency service (en) |
Agintea | |
Zuzendaria | Philippe Lazzarini (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Nazio Batuen Erakundea |
Historia | |
Sorrera | 1949 |
webgune ofiziala |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.