From Wikipedia, the free encyclopedia
Unitate astronomikoa (UA) luzera unitate bat da, gutxi gorabehera Eguzkiaren eta Lurraren arteko batez besteko distantziaren balio berekoa. Gaur egun UAren balio adostua 149.597.870.691 ± 30 metro da, edo 150 milioi km gutxi gorabehera.
Unitate astronomiko | |
---|---|
Neurtzen du | longitudea |
SI sistemarako konbertsioa | 149.597.870.700 m |
Ikurra | а.е., а.б., AU, ua, au, au, ua, а. а. eta CsE |
Zenbait adibide:
Siglari dagokionean, Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoak eta ISO 80000 nazioarteko arauak UAren erabilera gomendatzen dute, alabaina, NAEk au sigla baino ez du ontzat hartzen, ingelesa mintzatzen den herrialdeetan ohikoena den sigla. Sarritan ikus daiteke unitate astronomikoaren sigla letra larriz idatzita, UA edo AU, nahiz eta Nazioarteko Unitate Sistemak soilik gizabanako baten izena duten unitateak idatzi letra larriz.
Unitateak izena XVI. eta XVII. mendeetako astronomoei zor die. Garai haietan eguzki-sistemako argizagien arteko distantziak erlatiboki kalkulatzen zituzten, balio absolutuen kalkulua ezinezko egiten zitzaielako. Distantzia erlatibo horietan, patroi edo erreferentzia gisa Eguzkia eta Lurraren arteko distantzia hartu zuten, unitate astronomiko izena jarri zitzaiona. Garaikoek unitate horren balio zehatza noizbait jakitea lortzen bazen, "unibertsoaren tamaina ezagutuko zela" esaten zuten.
Newtonek Keplerren hirugarren legea birformulatu zuen. m masako planeta batek, M masa duen Eguzkiaren inguruan orbitatzean, a ardatzerdi handiko elipse bat osatuz eta T orbita-periodoarekin, ondorengo ekuazioa betetzen du:
Carl Friedrich Gauss (1777-1855) alemaniar matematikariak eguzki-sistemaren dinamikaren kalkuluak egitean, masa-unitate gisa Eguzki masa baliatu zuen, denbora-unitate gisa egun erdia eta distantzia-unitate gisa Lurraren orbitaren ardatzerdi handia. Unitate hauek erabiliz, aurreko ekuazioa honela idazten da:
Non k hizkiak Gaussen grabitazio-konstante izena jasotzen duen. Gaussek bere garaian zituzten hurbilketak eta gutxi gorabeherako balioak erabili zituen:
Definizio honek arazo bat zuen eta Gauss horretaz jabetu zen: orbita-urtea edo periodoa eta Eguzkiaren masa zehazten joan ahala, k-ren balioa aldatuz joango zen. 1938an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (NAE) Gaussen grabitazio-konstantearen balioa (eta hortaz, unitate astronomikoa) astronomiako definiziotzat hartu zuen. Haatik, gaur egungo neurketen zehaztasunaren ondorioz, jakin badakigu urte bat Gaussen garaian uste zena baino 56 segundo motzagoa dela, eta Lurraren egiazko orbitaren ardatzerdi handia unitate astronomikoa baino 17 kilometro txikiagoa dela.
2012ko abuztuan Pekinen Nazioarteko Astronomia Elkarteak egin zuen biltzar orokorrean, Gaussen definizioa bertan behera uztea ebatzi zen eta horren ordez, unitate astronomikoari egun duen 149 597 870 700 metroko balioa ematea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.