Txorromorro
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txorromorro Euskal Herriko haur-jolas tradizionala da, bi haur talderen artean jolasten dena. Munduko hainbat lekutako haurrek ere jokatzen dute joko honetan edo aldaera antzekoetan.
Haur talde batek asto moduan jolasten du makurturik, kapitain edo epaile moduan jolasten duen haur baten hanka artetik abiatuz ilara bat osatuz; beste taldekoek horien gainean salto egin behar behar dute, erori gabe. Asto moduan jolasten duen taldearen helburua salto egiten duten talde izatera pasatzea da, horretarako salto egin behar duten guztiak salto egin ondoren, epaileak bere eskuko bost hatzamarretako bat jartzen du lehenengo astoaren bizkar gainean eta txorro, morro, piko, tallo, ke adierazita, lehenengo astoak bizkarrean jarrita duen hatzamarra asmatu behar du, aurreko bost izen horietako bat aipatuz. Salto egiten dutenetako batek lurra ukitu edo asto baten hankari heltzen dionean ere, salto egiten dutenak asto izatera pasatzen dira.
Jolasaren beste bertsio batean, epaileak astoaren gainean hatzamarra jarri ordez, txurro, media manga edo manga entera (eskua, besagaina edo besoa) adierazten du. Lehen astoak asmatu egin behar du epaileak seinalatutako besoaren atala bere taldea salto egitera pasatzeko.
Jolasak arintasuna eta indarra behar ditu aldi berean: komeni da lehenengo astoa mutil lodikote eta indartsua izatea, salto egiten dutenen pisuari eusteko. Salto egiten duten lehenak arinak izatea komeni da, asto ilaran ahalik eta urrutien salto egin eta beste taldekideei lekua uzteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.