From Wikipedia, the free encyclopedia
Txiribia edo pastinaka[1] (Pastinaca sativa L. subsp. sativa) landare belarkara biurtekaria da, sustrai mamitsukoa, Apiaceae familiakoa. Antzina, asko landatzen zen barazki edo bazka landare gisa. XVIII. mendea arte oso garrantzitsua izan zen, azenarioa eta patatak lantzen hasi ziren arte. Egun, ekoizpen txikia du, Britainia Handia, Eskandinavian eta Ipar Afrikan izan ezik.
Txiribia boli kolorekoa izan ohi da, azenarioaren antzeko itxura du eta zapore gozo samarra.
Lore ginbaildunen familiako belar landare usaintsua da, 30-100 cm luzea, zurtoin iletsua eta zuta duena. Apioaren antzeko hostoak, ginbail modura eratutako lore txiki horixkak eta fruitu biribil zapalak izaten ditu. Sustrai mamitsuak eta jateko onak ditu. Belardi lehor samarretan, landu gabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da.[2]
Pastinaca sativa espeziea Carl von Linné suediar naturalistak definitu zuen 1753an[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.