From Wikipedia, the free encyclopedia
Litosfera (harrizko esfera esan nahi du) Lurraren zati solidoa da, edo, zehazkiago, lurrazalean harri solidoz osatutako geruza mehea. Geruza hori hainbat zatitan dago puskatuta; plaka tektonikoak deitzen zaie zati horiei.
Lurraren bi barne-geruza dira litosfera osatzen dutenak:
Litosferaren beheko muga (hau da, goi-mantu zurrunaren eta goi-mantu malguaren arteko muga) olibino izeneko mineralak bere fusio-puntua (1200 °C) lortzen duen inguruan dago. Mineral horiek mantuan daude gehienbat.
Hala ere, muga hori ez dago sakonera berberean Lur osoan; dortsal ozeanikoetan ia 0 km-ko sakoneran dago, baina kontinenteen azpian, ordea, 200 km-tik gorako sakoneran.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.