Txarrena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txarrena 1992an Iruñeko Txantrea auzoan sortutako rock musika taldea izan zen.
Historia
Enrique Villareal "El Drogas"-ek sortu zuen Barricada taldearen ibilbide paraleloa egiteko. 1992an bertan atera zuten lehen diskoa Txarrena izena zuena, baina Barrcicadaren konpromisoek denborarik ez zioten utzi proiektuari eta taldea desegin zen.
2011 urtean berriz abiatu zuen proiektua musikari berriekin eta Azulejo frío diska kaleratu zuten. Urte berean zuzeneko diska bat ere atera zutren. 2012an aurreneko diska editatu zen berriz, 20 Aniversario + Libros prestados izenarekin.
Diskografia
- Txarrena (Mercury Records, 1992)
- Azulejo frío (Maldito Records, 2011)
- Con nocturnidad y alevosía (Maldito Records, 2011), DVD+CD zuzenekoa
- 20 Aniversario + Libros prestados (Maldito Records, 2012), Txarrena diskaren re-edizioa
Kolaborazioak
- IKAratu beldurrik gabe (IKA, 1997)
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.