Lleidar ilustratzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Trinidad Tinturé Navarro, Trini Tinturé izenez ezaguna (LLeida, 1935eko abuztuaren 6a – Bartzelona, 2024ko urtarrilaren 18a) historialaria eta ilustratzailea izan zen. Haren lanak leku nabarmena du XX. mendeko komikiaren historian.[1] Batez ere kanpoko merkaturako lan egin zuen.[2] Neska eta nerabeei zuzendutako komikietan espezializatu uzan zen. Horien artean, Emma es encantadora nabarmentzen da (1981), Espainian lanik esanguratsuena, Andreu Martín gidoilariarekin elkarlanean sortua.
Trini Tinturé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lleida, 1935eko abuztuaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2024ko urtarrilaren 17a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | karikaturagilea, ilustratzailea eta komikigilea |
Enplegatzailea(k) | Editorial Bruguera |
Lan nabarmenak | ikusi
|
trinitinture.net eta trinitinture.com |
Trini Tinturé 1935ean jaio zen.[3] Bere familia, sei kidekoa, aitaren diru-sarreretatik bizi zen, zurgindegi bat baitzuen.[3]Txiki-txikitatik izan zuen marrazkirako zaletasuna eta, bere kabuz ikasi zuen.[4]
1955ean, bere jaioterriko Arte Ederren Zirkuluko marrazketa artistikoko 1. domina eman zioten.[3]Bi urte geroago, Bartzelonara joan zen trenez, izeba-amona bat bizi zen lekura.[3] Han ez zuen arazorik izan argitaletxe txikietan historialari-lana aurkitzeko (Gráficas Soriano, Indedi) eta publizitatearekin ere probatu zuen.[3]
1960an Brugueran sartzea lortu zuen, eta handik kanpo merkatura jauzi egin zuen Creaciones Editoriales agentziaren bidez. Haren komikiak Alemania, Austria eta Erresuma Batuko aldizkarietan argitaratu ziren, hala nola "Biggi", "Jurtz", "Jamp Shop", "Tina" edo "Twinkle".[4][2] Kanpo-merkaturako dituen serieen artean, Oh, Tinker! eta Curly. nabarmentzen dira.[5]
1981etik aurrera, Andreu Martín eta Francisco Pérez Navarrorekin gidoiei bere telesailik ezagunena garatu zuen, Emma es encantadora, "Lily" aldizkarirako.
2015. urtean, 33. Nazioarteko Komiki Aretoan, "Autoras del cómic femeninoa en el franquismo 1940/1970" izeneko erakusketa jarri ziren ikusgai haren lanak.[6]
Armando Matías Guiuk Trini Tintureren marrazkien samurtasuna nabarmendu du.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.