From Wikipedia, the free encyclopedia
Trading Places, 1983ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Dan Aykroyd, Eddie Murphy, Ralph Bellamy, Don Ameche, Denholm Elliott eta Jamie Lee Curtis aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak konposatu zuen.
Trading Places | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | Trading Places |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta Gabonetako filma |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Filadelfia eta Birjina Uharte estatubatuarrak |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Landis |
Gidoigilea(k) | Timothy Harris Herschel Weingrod (en) |
Antzezlea(k) | |
Dan Aykroyd (Louis Winthorpe III (en) ) Eddie Murphy (Billy Ray Valentine (en) ) Ralph Bellamy (Randolph Duke (en) ) Don Ameche (Mortimer Duke (en) ) Denholm Elliott (Coleman (en) ) Jamie Lee Curtis (Ophelia (en) ) Paul Gleason (en) Frank Oz Jim Belushi Bo Diddley Al Franken Alfred Drake James Eckhouse Kelly Curtis Robert Earl Jones Ron Taylor Tom Davis Robert Curtis Brown John Bedford Lloyd Giancarlo Esposito Eddie Jones Bill Cobbs Philip Bosco Tom Mardirosian (en) Barry Dennen (mul) Avon Long | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aaron Russo (en) |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Malcolm Campbell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Robert Paynter |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Filadelfia eta New York |
Argumentu nagusia | frozen concentrated orange juice (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
Mark Twain idazlearen The Prince and the Pauper (Printzea eta Txiroa) kontakizun laburraren eragina edo egokitzapen modernoa dela ere esan izan da.
AEB, Filadelfia. Randolph (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) negoziogizon adinduek giza naturari buruzko bi tesi edo pentsakera ezberdinak dituzte: batentzat, gizakien izaera berezkoa eta genetikaren araberakoa den bitartean, bestearentzat heziketa eta maila sozialaren araberakoa da. Eztabaida hori kitatu eta beren teoriak egiaztatzeko asmoz apustua egin, eta sozialki elkarren artean muturrean bizi diren bi pertsonen patuak aldatu eta zer jazotzen zaien ikusiko dute: Louis Winthorpe III (Dan Aykroyd) aberats ongi hezitu ustehandia eta Billy Ray Valentine (Eddie Murphy) kaleko etxegabe behartsu lotsagabearen bizitzak elkartrukatuko dituzte.
Film honetako Randolph Duke (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) pertsonaia aberatsak 1988an John Landisek zuzendutako Coming to America filmean berriz ere aktore berdinek antzeztuta agertu ziren, baina hartan umore ukitua emanez kaleko bi etxegabe dira, gainera film honetan etxegabearen papera antzezten duen Eddie Murphy aktoreak Zamundako printze aberatsaren papera eginez Randolph eta Mortimerri diru kopuru itzela oparitzen die, honela hiru aktoreek antzezten dituzten maila sozial ezberdinetako pertsonaien bidez bi filmeen arteko lotura umoretsu eta ironikoa egiten da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.