From Wikipedia, the free encyclopedia
Tintagel (ingelesez tɪnˈtædʒəl ahoskatua) edo Trevena, kornubieraz: Tre war Venydh, Kornuallesko parrokia zibila da. Atlantiar kostaldearen iparraldean kokatua, Tintagel herrixka eta gertu duen Tintagel gaztelua, Artur erregearen eta mahai biribileko zaldunen elezaharrarekin estuki lotuak dira. Gauza beragatik, eskualde honetan, atrakzio turistiko handi bat da.
Tintagel Tre war Venydh | |
---|---|
Kornualles | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Konderria | Kornualles |
Postakodea | PL34 |
OS grid kodea | SX057884 |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°39′47″N 4°45′00″W |
Demografia | |
Biztanleria | 1.820 (2001) |
Bestelako informazioa |
Egungo Tintagel, jatorrian, Trevena bezala ezagutua zen, kornubieraz: Tre war Venydh. Lehen aldiz, Artur erregearen jatorriaren balizko tokietako bat bezala aipatu zuen Godofredo Monmouthekoa historialari galestarrak bere Historia Regum Britanniae lanean, XII. mendean. Lord Alfred Tennyson olerkariak ere modu berean lotu zuen Tintagel Artur erregearekin, Erregearen maitasunak izeneko bere lanean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.