Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Timan mendikatea (errusieraz: Тиманский кряж, Timansky Kryazh) Errusiako europar zatiaren iparraldeko muturrean dagoen gune menditsu bat da. Timan mendikatearen zatirik handiena Komi Errepublikan kokatua dago, iparraldereneko zatiak Nenetsiako okrugean eta Arkhangelskeko oblastean kokatuta dauden arren. Timan mendikateko tontorrik garaiena 463 metrotan dago.
Timan mendikatea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Gora Chetlasskiy Kamen' (en) |
Garaiera | 463 m |
Mota | mendikate, paisaia, upland (en) eta gailur-lerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 64°36′N 50°24′E |
Leku geografikoa | Ekialdeko Europako ordokia |
Mendikate hau Ural mendien mendebaldean dago, eta Europa Ekialdeko Ordokiaren zati da. Petxora ibaiaren mendebaldean dago, Errusia iparraldeko lautadak mendebaldekoetan eta ekialdekoetan banatzen dituelarik. Mendikate hau iparraldean Barents itsasoan amaitzen da.
Mendi hauek, tundra eta taigako gerrikoen artean kokatuak daudenak, muino menditsuzko lurralde batek bereizten ditu. Izotz Aroan eratu eta moldatu zirenak. Zenbait ibaik mendikate honetan dute euren iturria, horien artean Izhma ibaia (Petxoraren ibaiadarra), Vym ibaia, Mezen ibaia eta Vytchegda ibaia, azken hau Iparraldeko Dvina ibaiaren ibaiadrra.
Gune honetako herri edo hiririk handiena (biztanle askorik ere ez duena), Ujta da, 1930ean fundatu zena Timan mendikatea lehengaiak ateratzeko irekitzeko asmoarekin. Naturgas, petrolio, bauxita eta titanio mea ugari daude.
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.