From Wikipedia, the free encyclopedia
Thomas Moore (Dublin, Irlanda, 1779ko maiatzaren 28a - Sloperton Cottage, Bromham, Wiltshire, Ingalaterra, 1852ko otsailaren 25a) ingelesez idatzi zuen irlandar olerkaria izan zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Londresen, eta han, arrakasta handia izan zuen aristokraten artean bere olerki erromantikoei esker. Ingalaterrako gobernuaren ordezkari izan zen Bermuda uharteetan, eta ondoren Ipar Amerikan, Italian eta Parisen bizi izan zen, berriro ere Britainia Handira itzuli aurretik.
Thomas Moore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1779ko maiatzaren 28a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Sloperton Cottage (en) , Bromham (en) eta Wiltshire, 1852ko otsailaren 25a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Bromham (en) |
Familia | |
Aita | John Moore |
Ama | Anastasia Codd |
Ezkontidea(k) | Elizabeth Dyke (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dublingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kantugilea, legelaria, abeslaria, musikagilea, eleberrigilea, idazlea, legelari-poeta, musikaria, kanta-idazlea, orkestra zuzendaria, artista eszenikoa, historialaria eta komediagilea |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
|
Idatzi zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Irish Melodies (1808-1834, Irlandar doinuak), olerki abertzaleak; Lalla Rookh (1817), ekialdeko giroan oinarritutakoa; The Letters and Journals of Lord Byron (1820, Lord Byronen gutunak eta egunkariak), The Twopenny Postbag (1813) eta The Fudge Family in Paris (1818).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.