matematikari britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Thomas Bayes (Londres, 1702 - Tunbridge Wells, Kent, Ingalaterra, 1761eko apirilaren 7a) britainiar matematikaria izan zen. Ikasketak etxean egin zituen, irakasle pribatuekin; haietako bat Abraham de Moivre matematikaria izan zela esaten da. Bere aita artzain ez-konformista (anglikanoa ez zen eliza protestante batekoa) zen, eta 1720ko hamarkadaren hasieran bera ere arima artzain-lanetan hasi zen bere herriko kapera presbiterianoan. 1752an utzi zuen kargua. Bere probabilitatearen teoria Londresko Errege Elkarteko Philosophical Transactions aldizkarian argitaratu zuen 1764an, Essay towards solving a problem in the doctrine of chances (Zoriaren dotrinako problema baten ebazpenari buruz) artikuluan. 1742an Errege Elkarteko kide hautatu zuten, nahiz eta ordu arte matematikari buruzko lanik ez zuen argitaratu; izan ere, bizitzan zehar ez zuen berak izenpetutako lanik argitaratu. 1781ean Laplacek Bayesen ondorioak onartu zituen; geroago, Condorcetek aipatu zituen, baina ahaztuta geratu ziren harik eta Boolek Laws of Thought (Pentsamenduaren legeak) liburuan azaldu zituen arte. Ordutik aurrera, Bayesen teknikek eztabaida ugari sortu zuten matematikaren munduan.
Thomas Bayes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1702 |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Royal Tumbridge Wells, 1761eko apirilaren 17a (58/59 urte) |
Hobiratze lekua | Bunhill Fields Burial Ground (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, estatistikaria, klerikoa eta filosofoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Presbiterianismoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.