The Pillars of the Earth
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Pillars of the Earth (euskaraz Lurraren Pilareak) 1989an Ken Follett galestar idazleak idatzitako fikziozko historia eleberri bat da. Argitaratzaileak eleberrian luzera handia zela eta (816 orrialde), kontakizunak irakurleak aspertuko zituelako ustearekin arduratuak egon arren, idazlaren eleberri arrakatatsuena bilakatu zen, bai eta jende askoren gogokoenetakoa ere. Argitaratu zenetik gaur egun arte eleberri honen ale kopuru itzela saldu da eta hizkuntza askotara itzuli da.
The Pillars of the Earth | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Ken Follett (1989) |
Argitaratze-data | 1989 |
Generoa | Fikziozko Historia |
Jatorrizko izenburua | The Pillars of the Earth |
Argitaletxea | Macmillan Publishers |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Orrialdeak | 816 |
Formatua | Inprimatua |
ISBN | 0-333-51983-3 |
Euskaraz | |
Izenburua | Lurraren Pilareak |
Erdi Aroko Ingalaterran girotuta dago, Ingeles anarkia zeritzon garaian, eta Kingsbridge fikziozko udalerriko katedralaren eraikuntza azaltzen du.
2007an World Without End (Amaierarik Gabeko Mundua) jarraipen eleberria arrgitaratu zen. 2010ean eleberri honetan oinarritutako eta izenburu berdineko zortzi atalez osatutako The Pillars of the Earth telesaila estreinatu zen.
Eleberria hitzaurrea eta sei ataletan banaturik dago:
- 1123ko hitzaurrea
- Lehen atala, 1135-1136
- Bigarren atala, 1136-1137
- Hirugarren atala, 1140-1142
- Laugarren atala, 1142-1145
- Bosgarren atala, 1152-1155
- Seigarren atala, 1170-1174
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.