From Wikipedia, the free encyclopedia
The Night of the Hunter (euskaraz Ehiztariaren Gaua) 1955ko Charles Laughton ingeles zinema zuzendariaren thriller filma bat da. 1953ko Davis Grubb idazlearen The Night of the Hunter eleberrian oinarritua dago. Robert Mitchum, Shelley Winters eta Lillian Gish aktoreek antzeztu zuten.
The Night of the Hunter | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | The Night of the Hunter |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zinema beltza, crime thriller film (en) , film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Night of the Hunter (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Charles Laughton |
Gidoigilea(k) | James Agee Davis Grubb (en) Charles Laughton |
Antzezlea(k) | |
Robert Mitchum (Reverend Harry Powell (en) ) Shelley Winters Lillian Gish James Gleason Peter Graves Don Beddoe Billy Chapin Evelyn Varden (en) James Griffith | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Paul Gregory |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Walter Schumann |
Argazki-zuzendaria | Stanley Cortez |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Appalacheak |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea eta heriotza zigorra |
Laughtonek zuzendutako filma bakarra izan arren, maisulantzat jo ohi da, aktore beteranoa izanik zinemagintzaren lanbidea bikain ezagutzen baiztuen. Filma umeentzako ipuin gisa kontatua dago, Bibliako pasarte ugariez apaindua, eszena sinboliko eta oniriko ugari dituelarik: ibaiko txalupako eta armiarma sarearen eszena, gauez ontzak untxia ehizatzen duen eszena, predikatzaileak bere eskuetan hazt koskoetan tatuatuak dituen "maitasun" eta "gorroto" hitzak (ongia eta gaizkiaren etengabeko borroka)... Bestalde argazkigintzak eta argi eta itzal jokoek ere filma honetako istorioa kontatzerakoan garrantzi handia dute.
Filmaren hasierako Bibliako pasartearen aipamena bera jada protagonista nagusiaren aurkezpen bikaina da:
« | Ez zaitezte bildots larruez estaltzen diren profeta faltsuez fidatu, zinez otsoak bezain ankerrak baitira, heuren egiteen bidez ezagutuko dituzuelarik... | » |
Mateo, 7:15-16. |
1930eko hamarkada, Mendebaldeko Virginia. Ben Harper (Billy Chapin) lapurreta egin eta bi gizon hiltzeagatik espetxaratua dago. Espetxera sartu aurretik lapurretan lortutako dirua ezkutatu du. Jada espetxean dagoela, lotan dagoela ametsetan hitzegin eta bere ziega kidea den Harry Powell (Robert Mitchum) erreberendo fanatiko, ero eta serieko hiltzaileak entzun eta dirua non dagoen jakin nahiko du. Azkenean Ben Harper presoa exekutatua da. Harry Powell espetxetik ateratzean diruaren bilaketari ekingo dio, horretarako lehenbiziko Harperen alarguna (Shelley Winters) bisitatzera joango da...
Erreberendoak eskuineko ukabiletako hatz-koskoetan LOVE (maitasuna) eta ezkerrekoan HATE (gorrotoa) hitzak tatuatuak ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.