The Ladykillers (2004ko filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Ladykillers (euskaraz "Andere Hiltzaileak") 2004ko Ethan Coen eta Joel Coen estatubatuar zinema zuzendarien filma bat da. Tom Hanks, Irma P. Hall, Marlon Wayans, J. K. Simmons, Tzi Ma eta Ryan Hurst aktoreek antzeztu zuten.
The Ladykillers (2004ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joel Coen |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | The Ladykillers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, film komikoa eta comedy thriller (en) |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Ladykillers |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joel Coen Ethan Coen |
Gidoigilea(k) | William Rose (en) Joel Coen Ethan Coen |
Antzezlea(k) | |
Tom Hanks Irma P. Hall Marlon Wayans J. K. Simmons Tzi Ma (en) Ryan Hurst Diane Delano Stephen Root Blake Clark George Wallace Jason Weaver John McConnell Greg Grunberg Bruce Campbell Aldis Hodge Jeremy Suarez Robert Baker (en) Freda Foh Shen (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Barry Sonnenfeld Barry Josephson (mul) Tom Jacobson (en) |
Konpainia ekoizlea | Mike Zoss Productions (en) Touchstone Pictures |
Edizioa | Joel Coen Ethan Coen |
Ekoizpen-diseinatzailea | Dennis Gassner (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Roger Deakins |
Jantzi-diseinatzailea | Mary Zophres (mul) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
movies.co.jp… | |
Berez, 1955eko izenburu berdineko The Ladykillers britainiar komedia beltzaren berregokitzapen bat da, hura Alexander Mackendrickek zuzendu eta Alec Guinness, Cecil Parker, Herbert Lom, Peter Sellers, Danny Green, Jack Warner eta Katie Johnson aktoreek antzeztua..
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
G.H. Dorr (Tom Hanks) irakasle bitxia Munson andrearen (Irma P. Hall) etxera iritsi berri da, adineko emakumezko beltz alarguna, eta bertan ostatu hartuko du. Bide batez beheko sotoa ere alokatuko du, Berpizkundeko musika garaiko musika-tresnekin jo ohi duen bere taldearen entsegu lekua izan dadin.
Baina musika talde hau trikimailu edota azpijoko bat besterik ez da, handik hurbil dagoen "Bandit Queen" ontzi-kasinoko dirua lapurtzeko asmoz profesoreak elkartu dituen gaizkile xelebreez osatutako talde bat baita.
Lapur taldea alproja xelebre hauek osatzen dute:
Dirua ohosteko plana honetan datza: Munson andrearen sototik tunel bat ireki, bertako hormak lurrez eginak baitira, eta handik ontzi-kasinoaren diru biltegiaren hormaraino doan tunela zulatzea; Gawainek hormako zuloa estaliko du, eta Garth eta Jeneralak tunela eraitsiko dute.
Halere, filma eta plana bera aurrera doazen einean gauzak erabat nahastu eta ezusteko amaiera emango da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.