From Wikipedia, the free encyclopedia
The General (euskaraz Jenerala) 1998ko John Boorman ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. 1980ko hamarkadan Irlandan arras ospetsua izan zen Martin Cahill kriminal eta lapurraren bizitza kontatzen duen Paul Williams kazetariaren The General liburuan oinarritua dago. Bertan, Brendan Gleeson, Adrian Dunbar, Sean McGinley, Maria Doyle Kennedy, Angeline Ball eta Jon Voight aktoreek antzeztu zuten.
The General (1998ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | The General |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, krimenezko filma, film dramatikoa, Film biografikoa eta liburu batean oinarritutako filma |
Iraupena | 124 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Boorman |
Gidoigilea(k) | John Boorman |
Antzezlea(k) | |
Brendan Gleeson (Martin Cahill) Jon Voight Maria Doyle Kennedy Adrian Dunbar (en) Seán McGinley Angeline Ball David Wilmot Brendan Coyle Jim Sheridan | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Boorman |
Konpainia ekoizlea | Merlin Films (en) |
Edizioa | Ron Davis (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Derek Wallace (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richie Buckley (en) |
Argazki-zuzendaria | Seamus Deasy (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Maeve Paterson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin |
Argumentu nagusia | Ipar Irlandako gatazka, Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a, kriminalitatea, Martin Cahilla, cycle of violence (en) eta Anticonformity (en) |
The General filmak Martin Cahillen (Brendan Gleeson) hilketarekin hasten da. Ezizenez Jenerala (The General), Dublingo auzo txiro batean jaio eta jada haurtzarotik lapurretari ekion zion. Irlandako gizartean bere izena laster egin zen ospetsu, nahiz eta inork bere aurpegia nolakoa zen jakin ez, jendaurrean nola edo hala beti eskuaz ezkutatzen saiatzen baitzen. Agintearekiko erakusten zuen mespretxu eta harropuzkeriarengatik kondaira bilakatu zen, betiere polizia, eliza, erakunde ofizialak nahiz agintariak lotsagarri utzi asmoz, izaera anitzeko pertsona zen, bortizkeria, umorea nahiz eskuzabaltasuna modu berean erabiliz.
Filma protagonista (Cahill) bere etxetik atera eta ustekabean kalean hiru tiroz hiltzen dutenean hasten da. Ondoren, pertsonaiaren bizitza haurtzarotik helduarora kontatzen delarik, bai eta bere hilketa ekarriko zuten arrazoiak azalduz ere. Cahill eta bere taldekideek herrialdean ohiartzun handia izan zuten lapurreta handiak burutu zituzten. Ekintza hauek eta lortutako diruak, erakunde nahiz beste talde batzuen arreta erakarriko dute, bai Garda (Irlandako Errepublikako polizia),IRA nahiz Ulster Volunteer Force taldeena ere. Azkenik, IRAko kideek hilko dutelarik.
Canneseko Zinemaldian eszenagintzako saria jaso zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.