The Boxer (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Boxer (euskaraz "Boxeolaria") 1997ko Jim Sheridan irlandar zinema zuzendariaren filma bat da. Ipar Irlandako gatazkan girotua dago.
The Boxer (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | The Boxer |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Irlandako Errepublika eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, film erromantikoa eta boxing film (en) |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jim Sheridan |
Gidoigilea(k) | Jim Sheridan Terry George |
Antzezlea(k) | |
Daniel Day-Lewis Emily Watson Brian Cox Lorraine Pilkington (en) Gerard McSorley Ken Stott Tom Bell Kenneth Cranham Kirsten Sheridan (en) Paul Ronan David Hayman Ian McElhinney | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Arthur Lappin (en) Jim Sheridan |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Gerry Hambling (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gavin Friday |
Argazki-zuzendaria | Chris Menges |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Belfast |
Argumentu nagusia | Ipar Irlandako gatazka, Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a eta boxeoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Danny Flynn (Daniel Day-Lewis) espetxean hamalau urte luzez egon ondoren, handik atera berri den eta bere jaioterria den Belfast hiriko auzora itzuli den IRAko kide ohi bat da. Iragana odoltsua nahiz itzalpean galdutako uerteak ahaztu eta bizitza berri bati ekiteko borondate irmoaz, auzoan boxeo munduko talentu gazte berriak entrenatzeko asmoz gimnasio zahar bat berrirekiko du, bertan inongo erlijio bazteretarik gabe, katoliko nahiz protestanteak entrenatu daitezkeen lekua bihurtu nahirik, bi komunitateen arteko etorkizun baketsu bat izateko asmoz. Era berean, bere nerabe garaiko neskalaguna zen Maggie-kin (Emily Watson) iraganeko harremanari berrekingo dio, hain zuzen ere, senarra espetxean duen emakumea. Guzti honek bi alde politikoetako muturreko jende erradikalenaren ezinikusia ekarriko dio, bai eta arazo ugari ere.
Aktoreak
- Daniel Day-Lewis: Danny Flynn
- Emily Watson: Maggie
- Brian Cox: Joe Hamill
- Ken Stott: Ike Weir
- Gerard McSorley: Harry
- Ian McElhinney: Reggie Bell
Kanpo estekak
- The Boxer filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.