From Wikipedia, the free encyclopedia
The Angels' Share (euskaraz Aingeruen Zatia) Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren 2012ko filma bat da. 2012ko maiatzaren 22a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
The Angels' Share | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | The Angels’ Share |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Frantzia, Belgika eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa, film komikoa eta lapurreta filma |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Edinburgo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ken Loach |
Gidoigilea(k) | Paul Laverty |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pascal Caucheteux Vincent Maraval (en) Rebecca O'Brien |
Konpainia ekoizlea | Wild Bunch (en) |
Ekoizle eragilea | Vincent Maraval (en) Pascal Caucheteux |
Edizioa | Jonathan Morris |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Robbie Ryan (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Glasgow, Edinburgo eta Eskoziako Lur Garaiak |
Argumentu nagusia | langabezia, Gazte delinkuentzia, adiskidetasuna, cycle of violence (en) , paternity (en) , Birgizarteratzea, deviance (en) eta whiskya |
Historia | |
Nominazioak | |
ifcfilms.com… | |
Filma honetako berezitasun aipagarria eskozieraz mintzatzen direla da.
Filmaren izenburuak Eskozia eta Irlandan whiskiren destilazioa burutzen den unean lehenbiziko tanta ez edatearen antzinako ohituran datza, mitologia edo sineskeren arabera tanta hau aingeru edo iratxoentzat uzten baita, Aingeruen partea deitzen zaiolarik. Orain dela gutxi, ikertzaileek ohitura honek nolabaiteko logika bat baduela topatu zuten, Whiskey destilatzeko unean ateratze den lehenbiziko tanta hau maiz toxikoa baita.
Eskoziako Glasgow hirian girotua dago. Hiri honetako auzo txiroetan eta kale borroketan haurra zenetik hezi izan den Robbie (Paul Brannigan) gazteak bere bizitzari amaiera hurbil eta bortitz bat izateko kinka larrian dagoenean, epaile batek gizarte lanetan 300 ordu sartzearen truk berriz ere espetxean sartzea eragotziko dio.
Lan hauetan erdipurdiko pertsonaia arazotsuekin eta lapurrekin parez-pare jardun beharko du, baina bere bizitzan lehenbiziko aldiz adiskidetasun zintzoa ezeren truk eskainiko dion pertsona ere topatuko du: Harry (John Henshaw).
Aita izan berria den Robbiek bizimodu latz horretan jarraitu ezkero badaki bere semeaz gozatzeko aukera gutxi izango dituela, hortaz bere etorkizuna birplanteatu eta bide zuzenera itzultzeaz gogoeta egingo du. Honela, pixkanaka Whiskyaren dastaketa lehiaketa profesionalaren munduan buru belarri murgilduko da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.