Thalía Sodi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Thalía Sodi
Remove ads

Ariadna Thalía Sodi Miranda (Mexiko Hiria, Mexiko, 1971ko abuztuaren 26a[1]), musika munduan Thalía deitua, mexikar musikagile, abeslari, aktore eta enpresaria da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads
Artikulu hau mexikar abeslariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Thalia (argipena)».

1980ko hamarkadaren hasieran hasi zuen bere musika-ibilbidea Din-Din izeneko haurrentzako talde bateko abeslari gisa eta 1986an Timbiriche taldean sartu zen, harekin estudioko hiru disko grabatu zituen [2] eta 1989an banandu zen. [3] Handik gutxira, Los Angelesera (Kalifornia) bidaiatu zuen bakarlari gisa prestatzeko. [4] 1990ean Mexikora itzuli zen eta Thalía izeneko bere bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, Fonovisa diskoetxean, eta 1991n Mundo de cristal eta 1992an Love izan ziren, biek salmenta arrakasta lortu zuten Mexikoko lurraldean. 1994an, EMI diskoetxearekin kontratua sinatu zuen, eta harekin estudioko hamar disko kaleratu zituen. [5] 2009an, Sony Music-ekin kontratua sinatu zuen, bere senarra Tommy Mottolak kudeatzen zuena. [6] Geroago, diamante diskoa eta ziurtagiri hirukoitza lortu zuen bere lehen zuzeneko diskorako, Primera fila: Thalía, 500.000 ale Mexikon banatuz. [7] [8] [9]

Remove ads

Diskografia

  • Thalía (Fonovisa, 1990)
  • Mundo de cristal (Fonovisa, 1991)
  • Love (Fonovisa, 1992)
  • En éxtasis (EMI, 1995)
  • Nandito Ako (Argitaraldi berezia Filipinasen, EMI, 1997)
  • Amor a la mexicana (EMI, 1997)
  • Arrasando (EMI, 2000)
  • Thalía con banda: Grandes éxitos
  • Thalía (2002) (EMI, 2002)
  • Thalía's Hits Remixed (EMI, 2003)
  • Thalía (Inglese) (EMI/Virgin Records, 2003)
  • Greatest Hits (EMI, 2004)
  • Grandes éxitos (Fonovisa/Univision, 2004)
  • El sexto sentido (The Sixth Sense) (EMI, 2005)
  • El sexto sentido (Re-Loaded) (Argitaraldi berezia Mexiko eta Estatu Batuetan — EMI, 2006)
  • Lunada (EMI, 2008)
  • Primera fila [LIVE] (Sony Music Latin, 2009)
  • Habítame siempre (Sony Music Latin, 2012)
  • Amore mio (Sony Music Latin, 2014)
Remove ads

Filmografia

  • La guerra de los pasteles (Film mexikarra, 1976)
  • La pobre señorita Limantour (Telenobela mexikarra, 1987)
  • Quinceañera (Telenobela mexikarra, 1987-88)
  • Luz y sombra (Telenobela mexikarra, 1989)
  • María Mercedes (Telenobela mexikarra, 1992)
  • Marimar (Telenobela mexikarra, 1993-94)
  • María la del Barrio (Telenobela mexikarra, 1995-96)
  • Rosalinda (Telenobela mexikarra, 1999)
  • Mambo Café (Telekomedia mexiko-estatubatuarra, 2000)
Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads