Thaddée Ntihinyurwa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Thaddée Ntihinyurwa

Thaddée Ntihinyurwa (Kibeho, 1942ko irailaren 25a) ruandar elizgizon katolikoa da. 1981etik 1996ra Cyanguguko apezpikua izan zen, eta 1996tik 2018ra Kigaliko artzapezpikua.

Datu azkarrak 2. Artzapezpiku katolikoa, 1. elizbarrutiko apezpiku ...
Thaddée Ntihinyurwa

2. Artzapezpiku katolikoa

1996ko martxoaren 9a - 2018ko azaroaren 19a
Vincent Nsengiyumva - Antoine Kambanda
Elizbarrutia: Kigaliko artxidiozesia
1. elizbarrutiko apezpiku

1981eko azaroaren 5a - 1996ko martxoaren 8a - Jean Damascène Bimenyimana
Elizbarrutia: Cyanguguko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaKibeho (en) , 1942ko irailaren 25a (82 urte)
Herrialdea Ruanda
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Itxi

Bizitza

Thaddée Ntihinyurwa Kibehon jaio zen 1942an, eta 1971ko uztailaren 11n apaiztu zen[1]. 1981eko azaroaren 5ean Joan Paulo II.a aita santuak Cyanguguko apezpiku izendatu zuen, eta 1982ko urtarrilaren 24an apezpiku ordenatu zuten[1]. Ut Unum Sint leloa hautatu zuen[2].

Vincent Nsengiyumva artzapezpikua Ruandako genozidioan hil baitzen[3], Ntihinyurwa Kigaliko artzapezpiku bilakatu zen 1996ko martxoaren 9an[1]. 1999tik 2003ra, Ruandako apezpiku-konferentziako buru izan zen[4].

2015eko urriaren 2an, familiari buruzko bigarren kontzilioa hasi baino bi egun lehenago, ofizialki ireki zuen genozidioan eraildako Cyprien eta Daphrose Rugamba kanonizatzeko kausa[5].

2018ko azaroaren 19an Frantzisko aita santuak haren erretiroa onartu zuen[1].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
  • Carlo Sacconi kardinala (1851)
  • Edward Henry Howard kardinala (1872)
  • Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
  • Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
  • Leopoldo Duarte e Silva artzapezpikua (1904)
  • Paulo de Tarso Campos apezpikua (1935)
  • Agnelo Rossi kardinala (1956)
  • Thomas Anthony White artzapezpikua (1978)
  • Thaddée Ntihinyurwa artzapezpikua[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.