From Wikipedia, the free encyclopedia
Théodore Richard Tissier[1] (Paris, 1866ko martxoaren 26a-Hendaia, 1944ko urriaren 10a) frantses legelari eta politikaria izan zen. Kargu politiko ugari izan zituen, tartean Frantziako Gobernuko ministroa. Erretreta hartuta, Lapurdin hil zen.
Théodore Tissier | |||||
---|---|---|---|---|---|
1928 - 1937 ← Clément Colson (en) - Georges Pichat (en) →
1906 - 1907 ← Charles Dumay (en) - Louis Méjan (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1866ko martxoaren 26a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Hendaia, 1944ko urriaren 10a (78 urte) | ||||
Hobiratze lekua | cemetery of Bagneux (en) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | legelaria eta politikaria | ||||
Jasotako sariak |
Tissierrek lehen ardura politikoa krisialdi baten erdian eskuratu zuen. 1899ko Laikotasunari buruzko Legearen aplikazioaren ondorioz, Saint-Vincent-de-Paulen ahizpak eta Bagneux udalerrian eskolak zituzten Lazaristak kanporatuak izan ziren. Kongregazio horiek udalerriaren aurkako epaiketa hasi zuten orduan. Jean Baptiste Derviaux alkateak dimisioa eman zuen 1888an. Hauteskunde berrietarako, 1899ko ekainaren 4an, Théodore Tissier hautatu zuten. 1900eko maiatzaren 6ko hurrengo hauteskundeetan Defentsa Errepublikanoaren zerrenda bat osatu zen eta zerrenda osoa lehen itzulian aukeratua izan zen, botoen % 48,69rekin.
Bagneuxeko alkatea izango zen 1900-1935 bitartean, eta bertako bizitza politikoa menderatu zuen aldi horretan. Urte horietan hirirako aldaketa handiak bultzatu zituen: telefono sarea, liburutegi herrikoi, e.a.
Théodore Tissierrek bere karrera osoa Estatu Kontseiluan egin zuen, eta bertako lehendakari izan zen 1928tik 1937ra. 1921eko urtarrilaren 17tik 1922ko urtarrilaren 15era, Aristide Briand gobernuan Kontseiluaren Lehendakaritzarako estatu-idazkariorde izendatu zuten. Goi funtzionarioa, Théodore Tissier ere Pariseko eskualdeen arteko harremanaren figura ezinbesteko bat izan zen.
Théodore Tissier Hendaiara erretiratu zen, 1937an, eta bertan hil zen, bere "Sesketan" etxean, 1944ko apirilaren 28an, 78 urte zituela.[2] Bere gorpua Bagneuxko hilerrira eraman zuten 1950ko apirilaren 28an.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.