Théodore Chassériau
margolari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
margolari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Théodore Chassériau (El Limón (egungo Dominikar Errepublika), 1819ko irailaren 20an - Paris, 1856ko urriaren 8]]a) margolari dominikar-frantsesa izan zen. Estilo aldetik erromantizismo mugimenduan kokatua, oso gai desberdinak jorratu zituen: orientalismoa, mitologia, historia... Nahiz eta gazte hil obra garrantzitsua garatu zuen.
Théodore Chassériau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | El Limón (en) , 1819ko irailaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1856ko urriaren 8a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Aita | Benoît Chassériau |
Ama | Marie Madeleine Chassériau |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean Auguste Dominique Ingres |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa erretratua |
Chassériau Samanán jaio zen, egungo Dominikar Errepublikan. Garai hartan Frantziako kolonia zen. Aita, Benoît Chassériau (1780-1844), diplomatikari frantziarra zen; kargu politikoak bete zituen eta Simón Bolivarren laguna izan zen. Ama Saint-Domingueko (egungo Haiti)lurjabe baten alaba zen. 1820ko abenduan familia Parisera joan zen; margolaria urte eta hiru hilabete zituen. Gazte-gaztetatik margolaritzak erakarri zion. 1830ean Jean Auguste Dominique Ingresen tailerrean onartu zuten eta maisu horren gogokoen ikasle bat izan zen. 1834an Ingres Erromara joan zen, hango Akademia Frantziarraren zuzendari postua betetzeko. Orduan, Chassériau Eugène Delacroixen eragina jaso zuen. Sarritan esan da Chassériauren estiloa Ingresen klasizismoa eta Delacroixen erromantizismoa orekatzeko saiakera izan zela.
1836an Parisko Saloian lehen erakusketa egin zuen. Leihaketa horretan domeina lortu zuen historia arloko margolaritzan. 1840an Erromara joan zen; Ingresek orduan ezagutu zuen bere lanak hartuko bidea eta biak haserretu ziren.
Margolari aparte oso marrazkilari ona izan zen. Irarlanak ere egin zituen, oso ezaguna izanik Otelo izeneko bilduma.
1846an Aljeria ezagutu zuen. Geroztik bere lan asko orientalismo joeran kokatu ziren. Garai honetan bere lan monumentalena Court des Comptes eraikinan egin zuen eskailera nagusiaren dekorazioa izan zen, 1844tik 1848ra; zoritxarrez sute batek kaltetu zuen lana eta zati batzuk bakarrik gordetzen dira, Louvre museoan. Urte horietan bere osasunak okertze joera hartu zuen; gainera, eliza desberdinetan egindako dekorazioak, hau da, gehiegizko lanak ez zion lagundu. Azkenik, 1856ko urriaren 8an, Parisen hil zen.
Lehen esan dugunez, Chassériauren estiloa Ingresen klasizismoa eta Delacroixen erromantizismoa orekatzeko saiakera izan zela. Delacroixetik kolore biziak eta indartsuak hartu zituen. Ingresengandik klasizismoko oreka ikasi zuen. Horren arabera, bere obra bi garai desberdindu dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.