From Wikipedia, the free encyclopedia
Poliploidia zelula edo organismo batek kromosoma kopuru normalaren ordez kopuru horren multiploa den kromosoma-hornidura duenean gertatzen den mutazioa da. Esaterako, kromosoma-hornidura diploide normala 2n bada (eta zelula haploidea: n), zelula edo organismo poliploide batek hiru aldiz kromosoma gehiago (3n) izan ditzake, edo lau aldiz (4n) gehiago. Ohiko kromosoma-hornidura (2n) handitzen da, eta kopuru poliploidea zenbaki haploidearen multiplo bat da (3n, 4n, 5n...).
Poliploidia meiosirik ezaren ondorioz gertatu ohi da. Hori dela eta, gametoek ez dute n kromosoma, 2n baizik. Gameto anormal batek (2n) gameto normala (n) ernaltzen badu sortutako zigotoa triploidea izango da (3n); ernalketa hori bi gameto anormalen (2n) artean gertatzen bada, sortutako zelula tetraploidea (4n) izanen da.
Poliploidia ez da urria bizidunen artean, askoz ohikoagoa izanik landareetan animaliengan baino. Landare poliploideek nekazaritza errendimendu handiagoa dutenez, modu artifizialean eragiten da sarritan poliploidia. Era horretan zereal, tomate eta fruta poliploide ugari lortu dira, ohikoak baino etekin handiagokoak.
Bi poliploide mota daude: autopoliploideak (poliploidea sortuko duten bi gametoak espezie berekoak direnean) eta alopoliploideak (gameto horiek espezie ezberdinetakoak direnean)
Poliploidia ez da oso ohikoa animalien artean: igelak, hainbat intsektu, zizareak eta arrain batzuk poliploideak izan daitezke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.