From Wikipedia, the free encyclopedia
Terraza aire librera irekitako etxearen zatia da, etxebizitza batetako kanpo gune bizigarria, lurraren mailatik gora, baranda edo karel baxuak dituena. Eraikin baten estalki lau erabilgarria ere bada.
Bere ezaugarri fisikoak aldatu egiten diren arren, terraza bat, kanpo harresirik gabeko gela baten antzerakoa da, batzuetan, baita sabairik gabe ere, eta balkoi bat baino handiagoa da. Terrazak, oso aldaberak dira funtzionaltasunari dagokionez, ekintza ezberdin ugaritarako erabil daitezke: biltzar toki bezala, aisialdirako, erlaxatzeko, eguzkia hartzeko, eta baita janleku bezala ere.
Estaldura lauko etxeen hedapen erabilgarri bezala sortua da, eskualde eguzkitsuetan, euri gutxi jasotzen dutenetan, Antzinako Egipton eta Mediterraneo Itsasoaren inguruan bezala. Berriz erabili zen barra-barra Mugimendu Modernoarekin, altuera handian, etxebizitza eraikinetan, aire librean, bertan egoteko gune bat sortzea pentsatu zenean, eguzkitsua, landareekin, familia bakarreko etxebizitzen apirikuen ezaugarriak imitatu nahian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.