From Wikipedia, the free encyclopedia
Teodora (501-548ko ekainaren 28a) bizantziar enperatriza, Justiniano I.a enperadorearen emaztea izan zen. Ospe eta botere handiko emakumea izan zen.
Teodora | |||
---|---|---|---|
527ko abuztuaren 9a - 548ko ekainaren 28a ← Euphemia (en) - Sophia (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zipre, Siria eta Paflagonia, 500 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 548ko ekainaren 28a (47/48 urte) | ||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Acacius | ||
Ezkontidea(k) | Justiniano I.a | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Justinian dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | dantzaria eta Mimoa | ||
Santutegia | |||
Azaroaren 14 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Monofisismoa |
Zirkuko familia bateko alaba, Justiniano I.a enperadorearekin ezkondu eta Bizantziar Inperioko enperatriz bihurtu zen, inperio haren garai gorenean. Bizantziar Inperioak, garai hartan, aurretik Erromatar Inperioak lortutakoa lortu zuen ia: Mediterraneoaren kostalde osoa inperioaren barnean izatea.
Bere ausardia eta odol hotza, ezinbesteko euskarri izan ziren Justinianorentzat, eta, esaten denez, berak propio zuzentzen zuen Belisario jenerala gudu zailetan, baita botere politiko handia zuela ere.
Baina, prostituta eta zirkuko aktorea zenez, hasiera batean ezin izan zen Justinianorekin ezkondu. Hori, gizarte klase ezberdinen arteko ezkontzak baimentzen zituen lege bat onartu zenean gertatu zen.
Ustezko xehatasun ilunak ezagutzen dira Prokopioren bidez, baina, jakina denez, egile hau oso kritikoa zen bai Justinianorekin, baita Teodorarekin ere, eta, beraz, berak esandakoak ezin dira aintzat hartu erabateko ziurtasunez.
Esaten denez, bera izan zen, eta ez Justiniano zalantzati bat, Nika matxinada apaldu zuena, odol asko isuraraziz.
Legelari handia, kutsu feminista zuten hainbat lege eman zituen, emakumeen eskubideak oso modu zabalean babestu zituztenak.
Bizitza lasaka bat leporatzen zaion arren (Prokopioren esanetan, pornografikoa eta orgiazalea) eliza ortodoxoak beatifikatu zuen
Minbizi baten ondorioz hil zen, Justiniano baino urte batzuk lehenago.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodora |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.