Tabernasko basamortua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tabernasko basamortua (gaztelaniaz: Desierto de Tabernas) Europako basamortu bakartzat hartzen da. Almeriako probintzian dago (Andaluzia, Espainia) probintziako hiriburu den Almeriatik 30 kilometro iparraldera, Tabernas, Gador, Santa Cruz de Marchena, Alboloduy eta Gergal herrien artean, Almeriako probintzian bertan, eta erreserba natural bezala babestua dago, 280 kilometro karratuko hedadurarekin.
Tabernasko basamortua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 413 m |
Mota | basamortu eta erakargarri turistiko |
Azalera | 11.448,49 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°00′N 2°27′W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Almeríako probintzia |
Iparraldean duen Sierra de los Filabres eta hego-ekialdean duen Sierra Alhamillaren arteko bere kokapenak, gertuko Mediterraneo Itsasoaren korronte hezeetatik babesten dute, euri gutxi egiten duen inguru batean, Iberiar Penintsulako Levante den bezala, 243 mmko euria baino ez dute uzten. Urte osoan izaten diren batez besteko tenperatura altu (17 °C) eta ahal diren eguzki ordu maila gehienetako batekin (3.000 ordu), benetako basamortu hau eratzen duen klima lehorra osatzen da. Ezaugarri guzti horiek, oraindik larriagoak dira föhn efektuaren ondorioz.
Euri urriak, euri jasa handietan erortzen dira, eta, beraz, landaretza gutxi duen tupa eta hareharri sedimentariozko lurzoru pobrea, ez da hezetasuna mantentzeko gai, alderantziz baizik, higadura handiagoa jasaten du, lurralde lugorriko paisaia bereizgarriak eratuz.
Noiz behinka ura daramaten ibilgu lehorrei, euri bide edo rambla deritze Levante guztian, eta bere barnean babesten da landaretza urria, baita animaliak ere: sorbeltz arrunta, trikua, beletxikia, ganga, malkar-sorbeltza, atalarra, gailupa tronpetaria eta kutturlio arrunta kasu.
Tabernasko basamortua, Iparramerikako basamortuekin duen antzagatik, 1950 eta 1980ko hamarkaden bitartean erabili zen, spaghetti western deritzon zine generoko film ugari filmatzeko, westernaren ekoizpen espainiar-italiarrak, Per qualche dollaro in più eta Per un pugno di dollari bezalako filmekin eta Sergio Leone bezalako zuzendariekin, Ennio Morriconeren musikarekin eta Clint Eastwood bezalako aktoreekin. Kylie Minogue kantariak, bertan grabatu zuen bere Some Kind of Bliss bideoklipa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.