Sviatlana Leanidauna Bahinskaia edo Svetlana Leonidovna Boginskaia (bielorrusieraz: Сьвятлана Леанідаўна Багінская; errusieraz: Светлана Леонидовна Богинская) (Minsk, Bielorrusia, 1973ko otsailaren 9a -) bielorrusiar gimnasta ohia da. Gainerako gimnastak baino garaiagoa eta estilizatuagoa zenez Bielorrusiako beltxarga ezizena jaso zuen[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi

Sobietar Batasunarekin (1988) eta Estatu Independenteen Erkidegoarekin (1992) Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazitakoa da. Bielorrusiarekin ere hartu zuen parte (1996). Hiru Olinpiar Jokotan parte hartu duen lau emakumezko gimnasten artean dago eta 2005ean Nazioarteko Gimnasiaren Fama Aretoan egoteko izendatua izan zen[2].

Biografia

Txikitan izotz-patinajearekin hasi bazen ere, zortzi urterekin gimnasiari ekin zion. Hamar urte zituela, Moskuko Krugloya Uzera teknifikazio zentrura joan zen eta 14 urterekin hasi zen Sobietar Batasuneko selekzioarekin nazioarteko txapelketetan parte hartzen.

1987ko Munduko txapelketan brontzezko domina lortu zuen oreka-barran eta berehala bihurtu zen selekzioko partaide onena. 1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu zituen; urrezkoa taldekakoan eta jauzien proban, zilarra lurreko proban eta brontzea bakarkako sailkapenean[1]. Sobietar Batasuneko taldearentzat porrota izan zen ordea eta Lyobov Miromanova entrenatzaileak bere buruaz beste egin zuen handik hiru egunera.

1990eko Europako txapelketan, Boginskayak urrezko domina guztiak eskuratu zituen: ordu arte horrelako balentria lortu duen gimnasta bakarra da. 1991ko Munduko txapelketan taldekako eta oreka-barrako lehiaketan urrea eskuratu zuen[3] baina sailkapen orokorrean bigarrena izan zen, Kim Zmeskal estatubatuarraren atzetik[4].

1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan taldeka urrezko domina eskuratu zuen baina bakarkako sailkapenean bosgarren egin zuen. 19 urte baino ez zituen arren, erretiratzea erabaki zuen. 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetan Bielorrusiako selekzio sortu berriarekin aritzeko itzuli zen eta Europako txapelketa irabaztear egon zen, baina txapelketa bietan Lilia Podkopayeva ukrainarra nagusitu zen.

Palmaresa

Informazio gehiago Udako Olinpiar Jokoak, Txapelketa ...
Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Hego Korea Seul 19881. postua, urrezko dominaTaldekoa
1. postua, urrezko dominaJauziak
2. lekua, zilarrezko dominaZoruan
3. postua, brontzezko dominaBakarkakoa (guztira)
Katalunia Bartzelona 19921. postua, urrezko dominaTaldekoa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Herbehereak Rotterdam 19872. lekua, zilarrezko dominaTaldekoa
3. postua, brontzezko dominaOreka-barra
Alemania Stuttgart 19891. postua, urrezko dominaTaldekoa
1. postua, urrezko dominaBakarkakoa (guztira)
1. postua, urrezko dominaZorua
Ameriketako Estatu Batuak Indianapolis 19911. postua, urrezko dominaTaldekoa
1. postua, urrezko dominaOreka-barra
2. lekua, zilarrezko dominaBakarkakoa (guztira)
Frantzia Paris 19922. lekua, zilarrezko dominaJauzia
Munduko Kopako Finala
Txapelketa Domina Kategoria
Belgika Brusela 19901. postua, urrezko dominaZoruan
2. lekua, zilarrezko dominaBakarkakoa (guztira)
3. postua, brontzezko dominaJauzia
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Belgika Brusela 19891. postua, urrezko dominaBakarkakoa (guztira)
1. postua, urrezko dominaJauzia
1. postua, urrezko dominaZorua
Grezia Atenas 19901. postua, urrezko dominaBakarkakoa (guztira)
1. postua, urrezko dominaJauzia
1. postua, urrezko dominaOreka-barra
1. postua, urrezko dominaBarra asimetrikoak
1. postua, urrezko dominaZorua
Frantzia Nantes 19921. postua, urrezko dominaOreka-barra
Erresuma Batua Birmingham 19962. lekua, zilarrezko dominaBakarkakoa (guztira)
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.