Svante Pääbo

genetista suediarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Svante Pääbo

Svante Pääbo (suedieraz ˈsvanːtɛ ˈpæːbo ahoskatua; Stockholm, 1955eko apirilaren 20a) suediar genetikalaria da, eboluzioaren genetikan espezialitatua. 2022ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruzko» aurkikuntzak egiteagatik[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Svante Pääbo
Thumb
(2016)
Bizitza
JaiotzaOscar Parish (en) eta Stockholm, 1955eko apirilaren 20a (69 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
AitaSune Bergström
AmaKarin Pääbo
Ezkontidea(k)Linda Vigilant (en)
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
suediera
Jarduerak
Jarduerakgenetista, biologoa eta evolutionary biologist (en)
Lantokia(k)Leipzig
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Max Planck Institute for Evolutionary Anthropology (en)
Okinawa Institute of Science and Technology (en)
Jasotako sariak
KidetzaSaxon Academy of Sciences and Humanities (en)
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities (en)
Frantziako Zientzien Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en)
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
[[Academia Europaea [The Academy of Europe]|Academia Europaea [The Academy of Europe]]]
Royal Society

eva.mpg.de… eta eva.mpg.de…
Itxi

Ibilbide profesionala

1986an Uppsalako Unibertsitatean kimikan lizentziatu zen.

Paleogenetikaren sortzaileetako bat da. 1947an neandertal gizakiaren DNA mitokondriala sekuentziatzea lortu zuenetako bat izan zen. 2006an neandertalen genoma berrarikuntza %60an burutu zela iragarri zuen, eta 2008an osatu zen lan hori. Neandertalen DNAtik bi datu nabarmen ondorioztatu ziren: batetik neandertalak ez dira sapiensen arbaso zuzenak, baina bai ahaidea. Duela 100.000-50.000 urte artean hibridazio edo gurutzaketa gertatu zen sapiens eta neandertalen artean, seguruenik Asia Hurbilean, eta horren ondorioz, gaur egungo genomaren % 1-4 neandertalena da, proportzio handiagoan Afrikatik kanpoko populazioetan, bertakoetan baino. Giza zabalkundearen historia berridatzi zen horrela: sapiensak Afrikan sortu ziren, baina handik uirten zirenean Eurasiara, neandertalekin gurutzatutako populazioak izan ziren hedatu zirenak[2].

2010ean Denisovako gizakiren aurkikuntza iragarri zuen. Siberiako Denisova haitzuloko hezur batzuetan giza-genoma aurkitu zuten, baina oso desberdina neandertalengandik edo sapiensengandik. Hala ere, espezie berri horren aztarnak ere badira gaur egungo Eurasiako giza populazioetan. Lehen aldia izan zen Denisovarren aurkikuntzaren hau genetikak ahalbidetu duena hominido espezie baten identifikazioa.

2018an, beste hibridazio baten berri: Denisova leizeko beste hezur batean, ama neandertala eta aita denisovarra zuen neskato baten ebidentzia aurkitu zuen Pääboren taldeak[3].

Aurkikuntza horiengatik Nobel Saria irabazi zuen 2022an. Hori garrantzitsua da, adibidez, gaur egun gizakiaren immunitate sistemak infekzioei nola eragiten dien aztertzeko.

Bizitza pertsonala

Bere amaren abizena darama, Karin Pääbo kimikari estoniarra. Aita Sune Bergströmek Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen 1982an.

1980ko hamarkadan AEBetan graduondokoa egiten ari zela, hies gaixotasunaren inguruko aktibismoan inplikatu zen. Bisexuala da Päabo[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.