Suprême NTM

From Wikipedia, the free encyclopedia

Suprême NTM
Remove ads

Suprême NTM Frantziako hip hop taldea da, 1989an sortua Saint-Denisen. Taldea JoeyStarr eta Kool Shen raperoek osatzen dute. Bere sei diskoak Sony Music diskoetxeak argitaratu zituen.

Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Remove ads

Taldeak bere izena frantsesezko "NTM" argotetik hartzen du, eta "Nique Ta Mère" esan nahi du ("Egin txortan zure amarekin"). Suprême NTM ezaguna da Paris inguruko auzo behartsuetako gutxiengoen ikuspegia irudikatzeagatik. Haien letratan poliziaren bortizkeriari, legedi arrazistari eta gazteen indarkeriari buruz hitz egiten dute. Horren ondorioz, hainbat epaiketa eduki dituzte. Haien musika estiloa nagusiki hardcore rapa da, nahiz eta ondorengo diskoetan funk, soul eta reggae eraginak jaso.

1998an taldeak jatorrizko materialarekin egindako azken albuma argitaratu zuen NTM moniker zigiluarekin, eta Joey Starrek eta Kool Shenek beren zigiluak sortu zituzten, talde berriak sustatuz eta beste esparru batzuetan lanean hasiz, hala nola, jantzigintzan (2High Kool Shenen marka da, Com-8 Joey Starrena).

Ofizialki taldea oraindik existitzen da, eta bere izen ezaguna 2001ean erabili zen beste bi zigiluetako artistak elkarren aurka jarriz 'duelu' album bat egiteko. Dena dela, Kool Shenek 2004an aipatu zuen NTM 1998an amaitu zela.

Remove ads

Diskografia

  • 1991 : Authentik
  • 1993 : 1993… J'Appuie Sur La Gâchette
  • 1995 : Paris Sous Les Bombes
  • 1998 : Suprême NTM
  • 2000 : Live (1991–1998)
  • 2000 : NTM Le Clash - BOSS Vs IV My People
  • 2007 : Supreme NTM - Best Of 2007
  • 2009 : On est encore là - Live Bercy 2008

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads