Sozialdemokrazia[1] XIX. mendearen amaieran sozialismo eta marxismoaren baitan sortutako ideologia politikoa da. Teoria horren arabera, gizarte kapitalista batetik sozialista batera iristea posible da, demokrazia ordezkagarriaren bideak erabiliz (parlamentuan eta gobernuan parte hartuz, adibidez). Iraultza, beraz, ez da ezinbesteko bitartekoa sozialismorako bidean. Gaur egun sozialismoa eta sozialdemokrazia sarri sinonimotzat jotzen dira Mendebaldeko gizarteetan, nahiz eta sozialismoak askoz esanahi zabalagokoa izan, haren baitan sozialista demokratikoak, marxistak, anarkistak eta komunistak ere sartzen baitira. Era berean, egungo sozialdemokrazia mendebaldarren gehiengoak marxismoa baztertu eta kapitalismoa jasangarri bihurtzea dute helburu, sistema aldaketa erabat alboratuz.

Sozialdemokrazia
Thumb
Sozialismo motak

Sozialdemokrazia, sozialismoa eta komunismoa sustrai ideologiko beretik sortuak dira; sozialdemokrazia, ordea, ideologia horien militantziaren eta totalitarismoaren aurkako agertzen da.

Historia

Thumb
Eduard Bernstein.

Sozialdemokrazia August Bebel alemaniar pentsalariaren ahaleginez sortu zen: sozialismoa bortizkeriarik gabe, legearen baitan, ezarri behar zela zioen. 1869an Wilheim Liebknechtekin batera, Alemaniar Langile Sozialdemokraten Alderdia sortu zuen; gerora, 1875ean, alderdi hori Alemaniako beste langile talde batekin elkartu eta Alderdi Sozialdemokrata sortu zen (Sozialdemokratische Partei).

Thumb
Arrosa gorria, sozialdemokraziaren ikur nagusia. Nazioartean ideologia horren sinbolo gisa aitortua, Espainiako Langile Alderdi Sozialistak adibidez, lore hori du bere ikurrean.

1871n hartu zuten parte sozialdemokratek aurrenekoz hauteskundeetan Alemanian, eta ordudanik etenik gabe hazi zen haien indarra. Eduard Bernstein alemaniarra (1850-1932) sozialdemokraziaren beste teorilari garrantzitsu bat izan zen. Marxismo ortodoxoaren aurkakoa zen; haren ustez, kapitalismoa ez zetorren gainbehera, oztopoak (langabezia, gainprodukzioa eta aberastasunen banaketaren berdintasunik eza) etengabe gainditzen ari baitzen; haren ustez, gizartean egoera hobetzen ari zen, eta bozketa unibertsala ezartzerakoan langileek sozialismoa ezarriko zuten hauteskundeen bidez, iraultza eta bortxarik gabe.

Nahiz eta Bersteinen errebisionismoa alderdi gehienek kondenatu zuten, mugimendu sozialista errebisionistetan (erreformistak) eta ortodoxoetan (marxistak) banatu zen. 1917an Iraultza boltxebikea garaile atera zenean, sozialismo ezkertiarra desagertu egin zen, III. Internazionalean talde sozialistek komunista izena hartu baitzuten. Komunisten eta sozialisten arteko banaketa erabat gauzatu zen Berlingo Konferentziaren (1922) ondoren, eta hala, 1923an Hanburgon Internazional sozialista sortu zen, alderdi sozialdemokrata guztiak biltzen zituena.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, sozialdemokratek aginpidea eskuratu zuten Europako zenbait herrialdetan, Suedian, Erresuma Batuan (Alderdi Laborista) eta Mendebaleko Alemanian, esate baterako, eta Europako ongizateko gizarte programak antolatzen hasi. Aginpidea lortu ahala, sozialdemokrazia aldatuz joan zen, batik bat mendebaleko Alemanian, eta bereziki XIX. mendeko dotrina sozialistak industriaren eta negozioen nazionalizazioari buruzko planteamenduei zegokienez.

Gero eta irizpide zabalduagoa da sozialdemokrazian, dotrina horretan iritzi eta adar asko badira ere, industriaren eta ekonomia jarduera pribatuaren jabegoa baino, estatuaren kontrola edo arautzea lortu behar dela, ekonomia kontrolatzea nahikoa baita ekonomi hazkundea eta errenta berdintasuna lortzeko. Alderdi ezkertiarrek pentsamolde sozialdemokrata indarrean den sistemarekin lotu izan dute eta kapitalismoaren iraupenerako oinarria dela esanez kritikatu dute.

Gaur egun

Sozialdemokraziak ondorengoak planteatzen ditu gaur egun:

  • Ekonomia misto eta demokratikoki kontrolatua.
  • Herritar guztientzat eskaintzen diren hezkuntza, osasun, haurren zainketa eta zerbitzu-sozialentzako diru laguntzak.
  • Gizarte-segurantzako sistema zabala, pobreziaren ondoerioak txikitzeko eta herritarrak gaixotasunean, langabezian edo erretiroan babesteko helburuarekin.
  • Enpresa pribatuak arautzen dituzten erakundeak, langile eta kontsumitzaileak defendatzeko.
  • Demokrazia ordezkagarria.
  • Ekologismoa eta naturaren babesa, legeen bitartez.
  • Gobernuaren gastuak finantzatzen dituen zerga-sistema progresiboak.
  • Politika sozial sekular eta progresista.
  • Inmigrazio eta multikulturalismoaren defentsa.
  • Demokrazia eta Giza Eskubideen babesa bultzatzen duen kanpo-politika.
  • Gizarte justizia eta eskubideak, Giza Eskubideak eta eskubide zibilak sustatzea.

Sozialdemokrazia Euskal Herrian

Alderdi politikoak

Gaur egun Euskal Herrian euren burua sozialdemokratatzat hartzen duten alderdi politikoak hauek dira:

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.