Sorø

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sorø

Sorø Danimarkako Seelandia eskualdeko hiriburua da, hiri handiena Roskilde bada ere.

Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Sorø
Danimarkako udalerria
Thumb
Ole Jørgen Rawerten marrazkia (1820) Irudi gehiago
Thumb
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
AlkateaGert Jørgensen
HerriburuaSorø (en)
Geografia
Koordenatuak55°26′00″N 11°34′00″E
Thumb
Thumb
Azalera317 km²
Altuera30 m
MugakideakRingsted Municipality (en) , Holbæk Municipality (en) , Kalundborg Municipality (en) , Slagelse eta Næstved Municipality (en)
Demografia
Biztanleria29.543 (2016)
Metropolia29.522
Dentsitatea95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2007ko urtarrilaren 1a
soroe.dk
Itxi

Historia

1140. urtean Sorøko Apaizetxe zistertarra eta 1161. urtean Sorø herria bera fundatu zituen Absalon apezpikuak, eta bertako elizan izan zen lurperatua. 1536. urteko erlijio erreformaren ondoren abade-etxea protestante bihurtu eta ondoan nobleentzako ikastetxea sortu zuten. 1625. urtean Kristian IV.a erregeak ikastetxea zaldunentzako akademia bihurtu zuen eta ondoren unibertsitate, baina 1665. urtean itxi egin zuten. 1747. urtean eraikin zaharren su hartu zuten eta Ludvig Holbergen diruarekin eta Lauritz de Thurahen diseinuarekin eraikin berria egin eta berriz ere akademia martxan jarri zen 1750. urtean.

2007. urteko banaketa administratibo berriarekin Danimarkako bost eskualdetako baten hiriburu izendatua izan zen.

Herriak

Hauek dira Sorø udalerriko herri nagusiak:

  • Sorø: 7.764 biztanle
  • Dianalund: 3.924 biztanle
  • Frederiksberg: 3.397 biztanle
  • Stenlille: 2.026 biztanle
Thumb
Sorøko akademia

Ondasun nabarmenak

  • Sorøko akademia (danieraz Sorø Akademi): 1625. urtean sorturiko akademia, Ludvig Holbergek XVIII mendean berreraikia.
  • Apaizetxea (danieraz Sorø Klosterkirke): Absalon apezpikuak 1161 eta 1201 artean eraikia. Bertan dago Absalon beraren hilobia, eta bertan egon zen Margaret I erreginaren hilobia ere, Roskildeko katedralera eramana izan zen arte.

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.