From Wikipedia, the free encyclopedia
Sonny Rollins —jaiotza-izena: Theodore Walter Rollins— (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1930eko irailaren 7a) jazzeko saxo-jotzailea da.
Sonny Rollins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Walter Theodore Rollins |
Jaiotza | Harlem eta New York, 1930eko irailaren 7a (94 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Harlem Washington Heights |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manhattan Center for Science and Mathematics (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-talde gidaria, orkestra zuzendaria, jazz saxophonist (en) eta saxofoi-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Charlie Parker, Coleman Hawkins (mul) eta Thelonious Monk |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Sonny Rollins Quartet |
Genero artistikoa | jazza post-bop (en) |
Musika instrumentua | tenor saxophone (en) soprano saxophone (en) |
Diskoetxea | Blue Note Contemporary Records Prestige |
sonnyrollins.com | |
1947an hasi zen profesional gisa jotzen New Yorkeko 52 kaleko klubetan. Coleman Hawkins, Lester Young eta Charlie Parker saxo-jotzaileen eragina izan zuen. 1953an grabatu zuen bere lehenengo diskoa, Movin' out. Garai hartan indarrean zegoen hard bop estiloaren aitzindarietakoa izan zen.
1955ean Clifford Brown-Max Roachen boskotean jo zuen. 1959tik 1962ra erretiratu ibili zen, musika-ikasketak sakontzeko. 1963an kontzertuak eman zituen Europan eta Japonian eta Our Man in Jazz diskoa grabatu zuen, free jazz joerakoa. 1968tik 1971ra berriro erretiratu zen. 1971n hasi zen berriro kontzertuak ematen, eta diskoak grabatzen eta harrezkero ekinean jarraitzen du bai bere taldearekin eta bai bakarka.
Sonny Rollins etorri handiko saxo-jotzailea da, inprobisatzaile aparta eta nekaezina, erritmoaren eta harmoniaren sen handia duena; bere musikak indar eta ironia handia du, eta beste musika askoren ekarria izan du, bereziki calypsoarena eta Karibeko musikarena. Sonny Rollinsen eragina nabarmena da jazzeko saxo-jotzaile askorengan.
Disko nagusiak: Saxophone Colossus (1957), A Night at the Village Vanguard. More from the Vanguard (1957), Freedom Suite (1958), The Bridge (1962), Next Album (1972), The Cutting Edge (1974), The Milestone Jazzstars (1978), Sunny Days Starry Nights (1984), The Solo Album (1985).
Data | Albuma | Labela |
---|---|---|
1953 | Sonny Rollins with the Modern Jazz Quartet | Prestige |
1954 | Moving Out | Prestige |
1955 | Work Time | Prestige |
1956 | Sonny Rollins Plus 4 | Prestige |
1956 | Tenor Madness | Prestige |
1956 | Saxophone Colossus | Prestige |
1956 | Rollins Plays for Bird | Prestige |
1956 | Tour de Force | Prestige |
1956 | Sonny Boy | Prestige |
1957 | Sonny Rollins, Vol. 1 | Blue Note |
1957 | Way Out West | Garaikidea |
1957 | Sonny Rollins, Vol. 2 | Blue Note |
1957 | The Sound of Sonny | Riverside |
1957 | Newk's Time | Blue Note |
1957 | A Night at the Village Vanguard | Blue Note |
1957 | Sonny Rollins Plays/Thad Jones Plays | Period |
1958 | Freedom Suite | Riverside |
1958 | Brass/Trio | Verve |
1958 | Sonny Rollins and the Big Brass | Metro Jazz |
1958 | Sonny Rollins and the Contemporary Leaders | Garaikidea |
1959 | Sonny Rollins "At Music Inn" (split LP with Teddy Edwards At Falcon Lair with Joe Castro) | Metrojazz Records |
1962 | The Bridge | RCA Victor |
1962 | What's New? | RCA Victor |
1962 | Our Man in Jazz | RCA Victor |
1963 | Sonny Meets Hawk! | RCA Victor |
1964 | Now's the Time | RCA Victor |
1964 | The Standard Sonny Rollins | RCA Victor |
1965 | There Will Never Be Another You | Impulse! |
1965 | Sonny Rollins on Impulse! | Impulse! |
1966 | Alfie | Impulse! |
1966 | East Broadway Run Down | Impulse! |
1972 | Next Album | Milestone |
1973 | Horn Culture | Milestone |
1973 | Sonny Rollins in Japan | Victor (Japan) |
1974 | The Cutting Edge | Milestone |
1975 | Nucleus | Milestone |
1976 | The Way I Feel | Milestone |
1977 | Easy Living | Milestone |
1978 | Don't Stop the Carnival | Milestone |
1979 | Don't Ask | Milestone |
1980 | Love at First Sight | Milestone |
1981 | No Problem | Milestone |
1982 | Reel Life | Milestone |
1984 | Sunny Days, Starry Nights | Milestone |
1985 | The Solo Album | Milestone |
1986 | G-Man | Milestone |
1987 | Dancing in the Dark | Milestone |
1989 | Falling in Love with Jazz | Milestone |
1991 | Here's to the People | Milestone |
1993 | Old Flames | Milestone |
1996 | Sonny Rollins + 3 | Milestone |
1998 | Global Warming | Milestone |
2000 | This Is What I Do | Milestone |
2001 | Without a Song: The 9/11 Concert | Milestone |
2006 | Sonny, Please | Emarcy |
2008 | Road Shows | Emarcy |
2011 | Road Shows Vol. 2 | Emarcy |
Babs Gonzalesekin
J. J. Johnsonekin
Fats Navarrorekin
Bud Powellekin
Miles Davisekin
Thelonious Monkekin
Art Farmerrekin
Clifford Brown-Max Roach Quintetekin
Max Roachekin
Ernie Henryrekin
Kenny Dorhamekin
Dizzy Gillespierekin
Abbey Lincolnekin
McCoy Tyner, Ron Carter, eta Al Fosterrekin
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sonny Rollins |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.