surflari perutarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Inés Sófia Mulánovich Aljovin[1] (Lima, Peru, 1983ko ekainaren 24a) surflari profesional ohia da.
Sofía Mulánovich | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Punta Hermosa (en) , 1983ko ekainaren 24a (41 urte) |
Herrialdea | Peru |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Silvestre School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 56 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
2003an hasi zen surfeko lehiaketa profesionaletan lehiatzen, hiru munduko txapelketa irabazi ditu bere bizitzan zehar, 2004an irabazi zituen bere lehenengo bi munduko sariak, WSL (Women's world championship tour's) eta ISA[2](International Surfing Association). 2007 hainbeste garaipenen ondoren, Surfeko Ospearen Aretoan[3] sartu zen. 2019an bere azken munduko txapelketa iritsi zen, berriz ere, International Surfing Association, munduko lehiaketa irabazi zuen.
Sófia, Herbert Felipe Mulánovich eta Inés Aljovín de Losadaren alaba da, bi anai ditu Hebert eta Matias Mulánovich[4] eta hiruek San Silvestre eskolan ikasi zuten.
Txikitatik surfean ibilitakoa, bere etxetik hurbil zegoen Punta Hermoso hondartzan entrenatzen zuen eta hondartzan esagutu zuen bere entrenatzailea, Roberto "Muelas" Meza, bera jabetu zen bere gaitasunaz eta txapelketetan parte hartzera bultzatu zuen.
2020ko maiatzaren 7an, jakinarazi zuen Theo izeneko mutiko baten ama izan zela, bere neskalagun Camila Toro argazkilariarekin.[5]
Munduko rankinean lehenetariko egon da urte askotan zehar, eta munduko txapelketa bat irabazi zuen Hego Amerikako lehenengo surflaria izan zen. 2013an WPS norgehiagoketan parte hartzeari utzi zuen eta gehienek Surfetik baztertuko zela uste zuten baina inoiz ez zen surfetik baztertu eta beste lehiaketa askotan parte hartu zuen. Azkenik, 2019an hamabost urte ondoren berriz ere munduko txapelduna izateko, ISA txapelketa irabaziz.
Bere karrera profesionalean zehar Nazioarteko Red Bull marka izan da bere babeslea eta emakumeen surfean Sofia izan da markaren aurpegia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.